Ipuinek, jolasek eta jostailuek aztarna uzten dute umeen artean. Kontakizun eta esperientzia hauek pertsonen rolak, autoestima, baloreak eta errespetua transmititzen dituzte.
Horregatik, oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolasen eta jostailuen aukeraketa egokia egitea, haurrek horien bitartez lortzen baitute inguruarekin interakzioa edukitzea.
Jolasek eta ipuinek funtzio hezitzailea dute, eta horregatik, ez da elementu neutrala. Jolas sexistak egungo jendartearen isla dira, hain zuzen ere, gizonezkoak maskulino eta emakumezkoak femenino bezala antolatzen duen jendartearen ispilu.
Ez dago neskentzako edo mutilentzako jolasik. Jolas eta jostailuek ez dute sexurik. Pertsonak sexuaren arabera bereiztea erabaki kulturala da, eta beraz, bereizketa horrekin apurtzea erabaki dezakegu.
JOLAS ETA JOSTAILU SEXISTAK
• Ez dute aukerarik ematen danoi jolasteko.
• Gizona edo emakumea izaten “irakasten” dute.
• Genero-rol desberdintasunak markatzen dituzte.
• Egungo genero bereizketa indartzen dute.
JOLAS ETA JOSTAILU BELIKOAK
Edota jarrera bortitzak bultzatzen dituzten jolasak ekidin, indarkeria-adierazpena sustatzen dutenak (pistolak, tankeak, armak...); komunikazioa, elkarrenganako ardura, kooperazioa eta konfiantza sustatzen dituztenak hautatu.
JOLAS ETA JOSTAILU BERDINZALEAK
• Gaitasun anitzak bultzatu eta osotasunean garatzen laguntzen dute.
• Neska-mutilen arteko parte-hartzea eta lankidetza sustatzen dute.
• Neska eta mutilen protagonismo-maila berdina da.
• Ingurunearen zaintza eta pertsonen bizitzarako zein bizikidetzarako eredu positiboak sustatzen dituzte.
• Ez dituzte ezaugarri, esperientzia, genero eta sexu-identitate edo gaitasun desberdinak dituzten kultura, familia eta pertsonenganako aurreiritziak sorrarazten.
Euskal kultura eta euskarazko komunikazioa sustatzen dituztenak
EDOZEIN JOSTAILU EROSI AURRETIK, zure buruari galdera hauek egizkiozu!
1.- Jostailu honekin neskek zein mutilek jolas dezakete?
2.- Jostailu hau aproposa da haurrak duen adinerako? Adinaren araberako gomendiak al ditu?
3.- Jostailu honekin gustura egongo da?
4.- Behin eta berriro jolastu daiteke berarekin?
5.- Interesa piztuko dio? Minutu batzuetarako bakarrik ala hainbat ordutan jolasteko modukoa da?
6.- Erraz apurtzen da? Luzaroan iraungo du?
7.- Jostailu honekin lagunekin jolastu ahal izango du modu kooperatibo batean eta gainontzeko haurren berezitasunak errespetatuz?
8.- Jostailuaren bidez irudimena landuko du?
9.- Erabilera anitzeko jostailua da?
10.- Estereotipo sexista eta indarkeriaren transmisioa saihesten ditu?
11.- Kultur aniztasuna eta naturarekiko errespetua errazten duen jostailua da?
12.- Telebistan iragartzen da? Estereotiporik gabeko iragarkia da?
13.- Familia eta zaintza eredu berriak sustatzen ditu?
Erantzun gehienak baiezkoa badira, seguruena, aukeratu duzun jostailua egokia izango da.
BESTELAKO GOMENDIOAK
Ezarritako rolak inbertitzen dituzten jolas eta jostailuak sustatu. Haiengandik espero diren jarrerekin apurtu.
MUTILENTZAT
Zaintza sustatu
Kooperazio jolasak
Eskulanak
NESKENTZAT
Abentura
Erakitze jolasak
Garapen espaziala
Kirola
Jendarte berdinzalea eta justua eraikitzeak eguneroko lana eskatzen du