Pasar al contenido principal

Kriskitin taldeak Berbataldeak dinamika abiatu du Haur Hezkuntzan

Irudia
Berbataldeak

Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten. Izan ere, gurasoon artean euskaraz aritzen ez bagara, zer eskatuko diegu gure haurrei?

Behar horretatik sortu da “Berbataldeak” egitasmoa.

Ekintzaren helburua argia da, Haur Hezkuntzako gurasoak haien seme-alabak jasotzera doazenean haien artean euskaraz harremantzea. Horretarako, jolastokian espazio bat egongo da markatuta non euskararen erabilera bermatuta egongo den. Gonbitea irekia da, euskaraz aritzeko prest dagoen guraso edo senide orok har dezake espazioa.

Hitzetatik ekintzetara!