Skip to main content

BHko pedagogia terapeutiko eta LHko musika irakasle lanpostuak

Irudia
lan deialdia

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzako pedagogia terapeutiko irakaslea eta Lehen Hezkuntzako musika irakasle lanpostuak bete beharko ditu 2026/27 ikasturtean. 

Interesdunek lanpostuetan aritzeko beharrezko gradua,  EGA edo titulazio baliokidea eta, dagokienei, Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra izan beharko dute.

Hautagaiek Ikastolen Elkartearen metodologien inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Baita Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea ere. 

Bestalde,  %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Lan deialdi honetarako  izen ematea  2026ko uztailaren 5era arte egongo da zabalik eta Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  laudioikastola.eus/lan-poltsa , bideratu beharko da.

Azken albisteak

Zerbitzuetarako izen ematea, ordutegiak, egutegiak eta gainerako informazioa.
Ikaskuntza Komunitarioa ikasgaiaren barruan, Laudio Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleek diru-bilketa solidario bat egin dute Hodei-Ilargi elkartearen alde.
Urtero bezala, goizeko ordutegia hastearekin batera Warming English ikastaroari hasiera eman zioten LH4.mailako ikasleek.
Elkartasun uholdea basamortura iritsi da.