Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzako pedagogia terapeutiko irakaslea eta Lehen Hezkuntzako musika irakasle lanpostuak bete beharko ditu 2026/27 ikasturtean.
Interesdunek lanpostuetan aritzeko beharrezko gradua, EGA edo titulazio baliokidea eta, dagokienei, Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra izan beharko dute.
Hautagaiek Ikastolen Elkartearen metodologien inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Baita Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea ere.
Bestalde, %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.
Lan deialdi honetarako izen ematea 2026ko uztailaren 5era arte egongo da zabalik eta Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez, laudioikastola.eus/lan-poltsa , bideratu beharko da.