Skip to main content

Elkartasun uholdea saharar kanpamentuetan

Irudia
EMAKUMEENTZAKO HIGIENE PROD HELDU DIRA

Elkartasun uholdea Saharara heldu da

 

Urteak pasatu dira Ikastolak saharar herriarekin elkartasun ekimenak martxan jarri zituenetik. Azken urteotan, gainera, IkaSahara ekimen honen baitan gero eta ugariagoak dira burutzen ari diren jarduerak; bidaia kooperatiboa, elkartasun bilketa eta bidalketak, etab. Hezkuntza komunitate osoa zeharkatzen duen elkartasun uholdea.

Gogoratzen duzue urtarrilean abiatu genuen saharar herriaren aldeko elikagai eta material bilketa? Bada, harrotasunez eta esker onez esan dezakegu "Ikasahara"ekimenaren baitan bildutako guztia bere helmugara heldu dela. Tantaz tanta, Laudio Ikastolako hezkuntza komunitateak osatutako elkartasun uholdeak basamortuko familiak lagundu dituela, alegia.

Urtarrilean eta martxoan luzatutako deiei erantzunez, eta Lehen Hezkuntzako 6.mailakoek antolatutako azoka solidarioari esker, Ikastolako harrera laguntzarako produktuz bete zen;  atuna eta sardinak oliotan, azukrea, lekaleak, pasta, arroza eta konpresak, eskola materiala, helduentzako pardelak, emakumeentzako higiene produktuak, etab. Material guztia sailkatu eta bidalketarako prestatu zen, elkartasuna ekintza bihurtuz.

Gaur, bidaia luze baten ostean, elikagai eta produktu horiek guztiak saharar errefuxiatuen kanpamentuetan dagoela esan dezakegu. Eskola materiala Bucraa herriko "LogroƱo madrasa" ikastetxean, pardelak Bucraako helduen egoitzako arduradunen bitartez beharra duten aitite-amamen etxeetan, higine produktuak ere familia ugariren eskuetara iritsi dira, besteak beste. 

Bi(da)lketa honek, premiazko laguntza materiala eskura jartzeaz gain, mezu argi bat darama bere baitan: ez daudela bakarrik. Laudio Ikastolatik eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu prozesu honetan modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi. Zuen eskuzabaltasunari esker, argi geratu da elkartasuna dela gure ikasgairik garrantzitsuenetariko bat eta Ikastolak horretan sakontzen jarraitzeko asmoa dauka.

Gora herrien arteko elkartasuna!

Azken albisteak

Gau Beltza / Errigora / Zuberoako Ikastolen saskiak / Euskararen egunerako kamisetak / Jantokiko menua / Argitxo HHko ikasleen etxeetara / Sahara bidaiko gurasoen bilera
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.