Skip to main content

Oporretan edonora zoazela, eraman euskara zurekin!

Irudia
Hitzetatik ekintzetara

Ikasturte honetan zehar Laudio Ikastolan, Euskal Herriko beste hainbat Ikastolarekin batera, Familiak Eleaniztasunean egitasmoa garatu dugu HIZPRO proiektuaren ekimenez. Dinamikaren helburu nagusia gurasoak hizkuntzaren erabileran euskararen aldeko eragile bilakatzea izan da, hau da, gure ikastolako familiak euskararekiko jarrera pro-aktiboa izateko trebatu eta ahalduntzea.

Paula Kasaresek eta Kike Amonarrizen hitzaldi bana jaso genuen eta horien ostean soziolinguistika eta atxikimenduari buruz landutakoa gure errealitatera ekartzeko bi lur-hartze saio burutu genituen. Izan ere, banatu berri den Ikastolak aldizkariak dinamika azaltzen duen erreportaje interesgarria dakar.

Saio hauetan gure beharretatik abiatuta, ikastolako komunitatean eragiteko hainbat ekintza diseinatu genituen. Gehienak hurrengo ikasturtean gauzatzen hasiko dira, baina lehenengo ekimena orain, udako oporrei begira, jarriko da martxan.  Oporretan euskararen presentzia bermatu eta sustatzeko dugun beharra ikusita, euskararen erabileraren konpromiso kontratua prestatu dugu. Komunitate osoari bideratutako kontratua da: guraso, langile eta ikasleentzako.


Beraz, animatu kontratua sinatzera eta uda honetan, edonora zoazela, eraman euskara zurekin!

0-18 URTEKOEN KONTRATUA 

18 URTETIK GORAKOEN KONTRATUA

 

PARTEKATU ZURE SARE SOZIALETAN HITZARMENAREKIN BAT EGIN DUZUELA:

 


Irudia


Irudia

 

 

Pdf galeria
EUSKARA ERABILERA KONPRIMISO KONTRATUA 0-18.pdf
EUSKARA ERABILERA KONPRIMISO KONTRATUA 18baino gehiago.pdf

Azken albisteak

Sahara elkartasun bidaia / Nafarroa Oinez / Bizikidetzarekin konprometituak / Hitzaldi telematikoak / HHrako material bilketa / 5 urtekoen txangoa / LH4ko barnetegia
Pasaden astean, LH4.mailakoak, Espejoko aterpetxean egon ginen. Aterpea txikitxoa denez, etxean bezala sentitu ginen, gu bakarrik bertan egon izan ginelako.
Trenez hurbildu ziren Laudiotik egun pasa ederra osatuz.
Hautagaien curriculumak urriaren 16a baino lehen bidali beharko dira laudioikastola.eus webguneko lan poltsa atalaren bidez