BATERA GAZTE BIDAIA
Batera Kooperatiba Elkarlaneanek (Arabako Kooperatibak Elkarlanean) antolatutako Batera Gazte Bidaiaren lehiaketaren lehenengo ediziioan Batxilergoko 1.mailako bi ikaslek parte hartu dute; Ihart Landeta San Jose eta Irati Sarralde Goitia.
Kooperatibismoa gaitzat hartuta 500-1000 hitz arteko idatzizko lan bat eta bideo bat aurkeztu zuten.
Aurkeztutako lana saritua izan da eta horri esker, 6 egunetako bidaia ludiko bat egin berri dute, ekainaren 9tik 14ra. Hondarribi, Toulouse, Ginebra eta Lausana bisitatuz. Bidaian ere enpresa garrantzitsu batzuk ezagutzeko aukera izan dute: CERN (Ginebra, Suiza); Airbus (Toulouse, Francia), Cité de l’Espace (Toulouse, Francia).
BERAIEK KONTA DIEZAGUTELA!
NON EGON ZARETE? ZER IKUSI DUZUE?
Bisitatu ditugun lekuak Hondarribia, Touluse, Mijoux, Ginebra, Clemont-Ferrand eta Burdeos izan dira. Hiriak bisitatu ditugu eta leku batzuetan museoak ere bisitatu ditugu. Museo horietako batzuk I+MED (Gasteiz), Otalora jauregia (Aretxabaleta), espazioren hiria eta Airbus (Tolouse), CERN (Ginebra) eta Michelin (Clemont-Ferrand) izan dira. Horretaz gain, ekintza batzuk egin ditugu, esate baterako, coasteering-a edo gure artean ezagutzeko ekintzak.
NOLA JOAN ZARETE LEKUETARA?
Biidai guztiak busez egiten genituen. Oso nekagarria zen, 8 ordu egin genitzakeen egun bakar batean, eta gorputza asko nekatzen zen. Hala ere, autobusean lagunak egiteko aukera zenuen, eta giro oso polita sortzen zen: gitarra jotzen, abesten, musika jartzen, paisaiak ikusten…
ZER DELA-ETA BIDAIA HAU?
Batera kooperatiba taldeak bidai hau eskaintzen zuen lehiaketa baten sari moduan. Lehiaketa kooperatibismoari buruz zen, eta parte hartzeko galdera batzuk erantzunda lan idatzi bat eta bideo bat aurkeztu behar ziren. Ikastolan lehiaketara aurkezteko aukera eskaini zitzaigun, eta aurkeztea erabaki genuen.
NOREKIN EGON ZARETE? ZENBAT PERTSONA?
48 partaide izan gara; 5 monitore eta beste guztiak Arabako batxilergoko 1.mailako beste ikasle batzuk ziren.
ZER DA AIPATUKO ZENUKEN GAUZARIK ESANGURATSUENA?
Jendea ezagutzeko eta lekuak ezagutzeko aukera izan dugu. Ordu asko pasatu genituen pertsona berdinekin, eta azkenean harreman politak sortu dira. Etxera joaterako orduan, duela 6 egun ezagututakoak betidanik ezagutzen duzun jendea zirudien. Bidaia oso polita izan da, asko ikasi eta ikusi egin dugu 6 egunetan eta oso giro euskalduna egon da.
ESPERIENTZIA ERREPIKATUKO ZENUKETE?
Noski, hurrengo urteko jendea animatzen dugu apuntatzera, asko merezi du! Lana ez da oso zaila, baina saria oso aberasgarria da.
Zorionak bikote!