Skip to main content

Asanblada Orokorrean jorratutakoa

Irudia
ASANBLADA

ASANBLADA OROKORREKO ERABAKIAK

Pasa den asteazkenean, ekainaren 11n, Batzar Orokorra egin zen. Bertan, gai-ordenean agertu bezala ondorengo gaiak jorratu ziren:

1. Aurreko Batzarraren aktaren onarpen txostenaren irakurketa.

 

2. Bazkide bi izendatu Batzarraren akta onartu dezaten.

 

3. Artezkaritza Kontseiluaren  berriztapena.

Artezkaritzan lau kide berri izendatu dira, egungo  lau kidek artezkaritza utzi dutelako.

BAJA

Aaron Garmendia Sachez

Nagore Cuartango Lopez

Iñaki Barañano Goitia

Monika Zabalabarria Calzada

Eskerrik asko, laukote. Mila esker, egindako ibilbideagatik!

ALTA

-Helene Arzuaga Muguruza

-Nagore Otaola Moscoso

-Zuriñe Urquijo Miñaur

-Izaskun Larraz Aranguren

Ongi etorri! Ibilbide oparoa izan dezazuela!

 

4. 2024 ekitaldiaren urteko kontuen eta emaitzaren aplikazioaren aurkezpena, eta hala badagokio, onarpena

2024o kontuak aldeko 50 bozkarekin eta 6 abstentzioekin onartu ziren.

 

5. 2025 ekitaldirako Laudio Ikastolaren egoera ekonomikoaren azterketa eta aurrekontuen aurkezpena

Informazioa eman zen.

 

6. Inbertsioak

Egindako inbertsioen berri eman zen.

 

7. Jantokiko kuotaren berregituraketa

Jantokiko kuotaren inguruan egindako azterketa plazaratu ostean, 25/26 ikasturtean jantokiko kuota 98€koa izango dela jakinarazi zen. Kuota honek jantokiko txanda kuota bereganatu du. Aipatzea kuota hau 4 urtetik gorako ikasleei apliakatuko zaiela.

 

8. Loteriaren inguruko hausnarketa

Ikastolak urteak daramatza gabonetan loteria saltzen eta familien artean jokatzen. Horren inguruan dauden iritzi ezberdinak jaso eta hausnartu ostean, loteriarekin jarraitu edo ez bozkatu zen. Loteriarekin jarraitzean aldeko bozkak 10 izan ziren, kontrakoak, aldiz, 35. Abstentzioak 11 izan ziren. Hori dela-eta, aurrerantzean ez da gabonetako loteriarik egongo.

 

9. Eskari-galderak.

 

 

Azken albisteak

Saharar errefuxiatuen kanpamentuetako Aaiungo Bucraa herrian izan dira batxilergoko 2.mailako 19 ikasle.
Ikastolako ia 300 ikasleren lanak aurkeztu dira Olentzero eta Mari Domingiren urteroko marrazki lehiaketara. Laudioko gainerako lanekin batera ikusgai izan dira Laudioko Kultura Etxean abenduaren 16ra arte.
Familiek euskararen transmisioari eta erabilpenaren sustapenari bultzada emateko dinamika abiatu dugu Laudio Ikastolan.
Lehen Hezkuntako tutore eta Haur Hezkuntza hezitzaile lanpostu eskaintza. Abenduaren 17a, curriculumak aurkezteko azken eguna.