Skip to main content

Agenda 30 udalbatzan

Irudia
PLENO TXIKI

AGENDA 30

Laudioko ikastetxeak elikagaien xahuketaren aurka lanean

Ikasturte honetan, Laudioko ikastetxeok Eskola Agenda 2030 proiektuan parte hartu dugu, Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) artean 12. Helburua (Kontsumo eta ekoizpen arduratsua) landuz. Zehazki, arreta berezia jarri da elikagaien xahuketaren arazoan.

Hilabete luzeko lanaren ostean, maiatzaren 29an, gure ikastolako ikasle ordezkaritza batek, herriko beste ikastetxeetako ikasleekin batera, egindako lanaren emaitzak aurkeztu zizkion Laudioko Udalari. Aurkezpenean, ikasleek elikagaien xahuketaren inguruan egindako ikerketen ondorioak, hartutako konpromisoak eta Udalari zuzendutako proposamen zehatzak azaldu zituzten. Udalaren aldetik, alkatea, hainbat zinegotzi eta teknikari izan ziren bertan, ikasleen lana gertutik jarraituz.

Udal ordezkariek, alkatea buru zela, ikasleek aurkeztutako proposamenei eta ekintzei buruzko iritzia plazaratu zuten. Jarraian, galderak egiteko eta iradokizunak trukatzeko txanda iritsi zen. Une hori aukera paregabea izan zen ikasleek eta udal ordezkariek beren ideiak elkarrekin partekatzeko, elikagaien xahuketaren aurkako borrokan bideak eta irtenbideak elkarrekin bilatuz.

Azken albisteak

Aurtengo Euskadiko Filosofia Olinpiadan Maialen Abezia Martin ikasleak aurkeztutako bideoa finalista gelditu da.
Iragan martxoaren 12a ez zen ohiko eskola egun bat izan DBH 2. mailako ikasleontzat. Liburuak eta motxilak alde batera utzi eta herriko nagusien egoitzara joan ginen, goiz magiko bat konpartitzeko asmoz.
Hiruhilabete honetan zehar, LH6.mailako ikasleak proiektu zoragarri batean murgildu dira, MERKATU SOLIDARIOA.
Lehen Hezkuntzako 3. Mailako ikasleek Eroski Fundazioak eskaintzen duen “Hazteko energía” tailerrean parte hartu dute Laudioko Eroskira bisita eginez.