Skip to main content

Saharara elkartasun bidaia

2024/10/23
Irudia
SAHARA-EH

ELKARTASUN BIDAIA

Batxilergoko 2.mailako ikasle talde batek saharar kanpamentuetara bidaiatuko du azaroaren 29tik abenduaren 7ra. Bertan, Bucraa herrian hain zuzen ere, proiektu kooperatibo bat garatuko dute.

Elkartasun ekimen hau burutzeko asko izan dira burutu dituzten jarduerak; kamiseta salmenta, zozketak, bingoa, azokak... . Oraingoan, "crowdfunding" bideo bat egin dute, Ikastolako hezkuntza komunitateari babesa eta laguntza eskatzen.

 

Egin zure ekarpena!

Ekonomikoki lagundu nahi izanez gero, aukera bi daude:

Bizum bidez, 688.75.45.35

Transferentzia bidez, Laboral kutxa:  ES45-3035-0045-25-0451190567

Kontzeptuan "sahara ekarpena" jarri, mesedez.

 

Bestalde, Ikastolako idazkaritzan kamisetak eta poltsak salgai ere badituzte.

 

Ekintza gehiago

Urriaren 31n, Gau Beltza ekimenaren baitan, kamiseta salmenta, zozketa eta eguna borobiltzeko, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Jimenaren musika emanaldia antolatu dute eta bokatak dastatzeko aukera ere egongo da. Hurbildu zaitez!

 

 

Laguntzeko prest?

 

Abestia

"Laudio Ikastolako batxillergoko ikasleak gara eta saharara elkartasun bidai bat egin nahi dugu.

Haien egoera ez da ona, eta gure laguntza behar dute, ez gara kontziente zein egoeratan bizi diren, horregatik lagundu gaitzazue bidai hau posible egiten.

SAHARA LIBRE; GURE LAGUNTZA BEHAR DUTE SAHARA LIBRE; BIDEGABEKERIEN ORDEZ SAHARA LIBRE

Bucraara goaz, esperientzia ikaragarri bat  bizitzera; kulturak partekatu, laguntza bermatu, gure herriak maitatu, askatasuna borrokatu, horretarako lagundu gaitzazu mesedez, sahara libre baten alde.

SAHARA LIBRE; GURE LAGUNTZA BEHAR DUTE SAHARA LIBRE; BIDEGABEKERIEN ORDEZ SAHARA LIBRE

Basamortu ilunean herri baten arnasa, oihartzunak dakarren itxaropena ez da eskasa, ez dago laguntza laguntzarik gabe, hesiak ez dira bakarrik zapaltzen, lagundu bideko harriak mugitzen.

SAHARA LIBRE; GURE LAGUNTZA BEHAR DUTE SAHARA LIBRE; BIDEGABEKERIEN ORDEZ SAHARA LIBRE"

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken albisteak

2024-10-25
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
2024-10-22
Sukaldea eta Haur Hezkuntza
2024-10-21
"Genozidioa stop!" lelopean elkartasun argazkiak atera ditugu.
2024-10-17
Haur Hezkuntzako 5 urtekoak baratzera itzuli dira.