Skip to main content

Lan deialdia

Irudia
lan deialdia

Laudio Ikastolak  ondorengo lan eskaintza osatu du:

 

BIGARREN HEZKUNTZAKO PEDAGOGIA TERAPEUTIKO IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan pedagogia terapeutiko irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horretarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa, pedagogia edo psikopedagogia graduak kasu. Honez gain, Lehen Hezkuntzako pedagogia terapeutiko minorra edo habilitazioa izatea ere baloratuko da.

  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.

  • EGA edo titulazio baliokidea.

 

Hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Baita Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea ere. 

Bestalde,  %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Lan deialdi honetarako  izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da urriaren 10era arte beranduenez.

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.