Skip to main content

Laudio Ikastolako langileek bat egin dute urriaren 15erako lanuzte deialdiarekin

Irudia
U15 lanuzte deialdia

Laudio Ikastolako langileek bat egin dute “Genozidioarekin negoziorik ez! Hezkuntzako langileok Palestinarekin!” lemapean LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, Solidari, ETXALDE eta HIRU sindikatuek urriaren 15erako deitutako lanuzte deialdiarekin, Euskal Herriko Hezkuntza sisteman, LAB eta STEILAS sindikatuen ekimenez, egun osokoa bilakatu dena.

Hortaz, datorren asteazkenean, urriaren 15ean, Ikastolan ez da ohiko funtzionamendua egongo eta ezin izango dira bermatu zuen seme-alaben zaintza egin ahal izateko baldintzak.

Izan ere, gaur gaurkoz Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak ez du grebarako ezinbesteko zerbitzuak ezartzeko agindurik argitaratu. Hortaz, eta azken urteotako greba deialdietan xede horrekin argitaratutako aginduei erreparatuta, zuzendaritza eta zerbitzuetako pertsona banarekin osatuko dira ezinbesteko zerbitzu horiek. Honek ez du bermatuko ohiko funtzionamendua eta ondorioz, egun horretan Ikastolara ikaslerik ez ekartzea gomendatzen dugu.

Lanuzteak barne hartuko ditu Ikastolako eskola jarduera, zerbitzuak, zein eskolaz kanpoko ekintzak, egun horretarako programatutako barnetegiak, LH4koa barne (familia hauei informazio zehatza helaraziko diete tutoreek). 

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.