Skip to main content

Gure Haurrak ere Badira!

Irudia
Gure Haurrak ere Badira

PALESTINAKO HAURRAK OMENTZEKO ELKARTASUN EKIMEN NAZIONALA

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Gure Haurrak ere Badira ekimenak hezkuntza alorrean luzatutako deialdiarekin bat egin du. Urriaren 25ean, larunbata, Bilbon, egun osoko programa osatuko da Euskal Herriko Hezkuntza Komunitateak Israel Palestinan burutzen ari den genozidioa salatzeko eta haur palestinarrei omenaldia eskaintzeko. Ekitaldi nagusia 17:30ean Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestazioa izango da.

OSTEGUNERO ELKARTASUN EGUNA

Datozen ostegunetan, urriak 2, 9 eta 16an, elkartasun ekimenak deitu dituzte Euskal Herriko ikastetxe guztietan. Laudio Ikastolan, enpresa komitearen ekimenez, 8:30ean elkarretaratzeak egingo dira Haur Hezkuntzako eraikinaren aurrean, Ikastolako komunitate osoari, langile, guraso eta ikasleei irekiak.

ZAPATA BILKETA

Urriaren 25ean Bilbon egingo diren ekitaldien artean, Euskal Herri osoan bildutako zapata zaharrez osatutako mosaikoa sortuko da haur palestinarren omenez.

Laudio Ikastolan zapatak biltzeko kutxak jarriko ditugu eraikin bakoitzeko sarreran urriaren 18ra arte. Urriaren 16an ere, ikastetxe bakoitzean bildutako zapatekin ekitaldi bat egiteko deialdia dago eta Ikastolan ere parte hartuko dugu.

KAMISETAK

Gure Haurrak ere Badira ekimenak kamisetak jarri ditu salgai beraien leloarekin. Ikastolan erosketa kolektiboa egiteko aukera eskainiko dugu horretarako prestatu dugun formularioaren bitartez. Eskaerak urriaren 6a baino lehen bidali beharko dira.

KAMISETAK ESKATU


 

Irudia

 

Azken albisteak

Laudio Ikastolak 2026/2027 ikasturterako sukaldari lanpostua eskaintzen du.Eskatzen da: Goi-mailako Sukalde Zuzendaritza Lanbide Heziketako zikloa eta B2 euskara maila.
Ikasturte honetan zehar Laudio Ikastolan, Euskal Herriko beste hainbat Ikastolarekin batera, Familiak Eleaniztasunean egitasmoa garatu dugu HIZPRO proiektuaren ekimenez.
Oporretan euskaraz eta euskararekin gozatzeko baliabide bilduma.
Ekainaren 10ean Laudio Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra burutu genuen 60 bazkide, ordezkatuak barte, bertaratu zirelarik. Bertan, gai-ordenean agertu bezala, ondorengo gaiak jorratu ziren.