OROKORRA
Abian da Euskarari Puzka 2025
On-line eskatu eta Ikastolan eskuratu!
GAU BELTZERAKO PREST?
Ostiralean Gau Beltza ospatuko dugu Ikastolan zein herrian.
Etorri Ikastolara etxeko trapu zaharrak jantzita!
Kanta, bideo eta ipuin sorta txertatu dugu Gau Beltza prestatzeko argibideetan.
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak azaroko menua prestatu du. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.
IKUSI HEMEN
AZAROAREN 25EAN JANTZI MOREZ IKASTOLA
Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Ikastolako Hezkidetza Taldeak proposatutako ekintzen artean, Ikastolara morez jantzita etortzeko gonbidapena izango dugu. Hori dela eta, Ikastolaren logoaren bertsio feministaz atondutako kamiseta eta izerditakoak erosteko eskaintza luzatzen dizuegu.
HEMEN EROSI
"Ziklikoki bizi etxekoekin"
Hilekoaren zikloa ezagutarazteko ikastaroa neskato, nerabe eta helduentzat.
Urriaren 7 eta 14an, ostiralak, 18:00etatik 20:00etara Lezeaga Aretoan, Jaione Guisasolak gidatuta.
Neskato edo nerabeak etxeko emakume erreferente batek lagunduta (ama, izeko, ahizpa...) etortzea eskatzen da.
Aurretik izena eman beharko da 688 785 779 telefonoan (whatsapp eta deiak) edo formulario honetan: IZENA EMAN
Ikastaroaren informazio guztia HEMEN
ALTXA BURUAK SUSTATUTAKO FAMILIEN PAKTOA 2025/26
Ikastolako Lehen Hezkuntzako familien %76ak eta DBHkoen %24ak 2025/26 ikasturtean smartphonik ez emateko konpromisoa hartu dute.
Eskerrik asko familia akordioaren galdetegia bete zenuten guztioi
Emaitzak ikusi HEMEN
SAHARARAKO ELKARTASUN BIDAIA
Batxilergoko 2. mailako ikasleek osatutako taldeak badauka bidaiarako data: azaroaren 28tik abenduaren 6ra.
Prestakuntza lanen azken txanpan murgilduta daude eta ekimena hauspotzeko bideoa, crowfunding kanpaina eta liburu eta ipuin bilketa abiatu dituzte.
Informazio guztia HEMEN
LAUDIO TXIKI
Gau beltzean oles egiteko araoa prestatu dute 2 urteko haurrek:
Xanduli, Manduli, kikirri-ki!
Eman gaztainak guri!
Egunotan Xanduli bisitan izan dute Laudio Txikin eta familia argazkia egiteko txokoa ere prestatu dute ARGIBIDEAK HEMEN
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Beltza da gaua" kanta ere prestatzen ari dira (hitzak argibideetan):
HAUR HEZKUNTZA
JOLASTOKIAREN ERABILPENA
ESKOLA ORDUTEGITIK KANPO
Apirilan komunikatu genuen bezala, Haur Hezkuntzako jolastokiaren erabilpena eskola ordutegitik kanpo, ikasleen irteera denbora tarteetara mugatuta dago. Hau da, arratsaldero 16:45ean hustu beharko da eta, Eskolaz Kanpoko Ekintzak behin bukatutakoan, haurrak jasotzeko tartean baino ez da erabiliko.
Jolastokia ikasleen aisialdirako prestatutako espazioa da eta berton dauden materialak errespatatzea eskatzen dizuegu, bai eta garbitasuna ere mantentzea.
GAU BELTZA
Urriaren 31n etorri trapu zaharrekin mozorrotuta goizetik! Egun beldurgarri bezain zirraragarria pasatuko dugu!
LEHEN HEZKUNTZA
LH ETAPAK BIZIKIDETZA TAILERRAK BURUTU DITU
Rol-jokoetan eta ikus-entzunezkoekin eta ipuin-kontalariekin osatutako jardueretan parte hartu dute, gatazken kudeaketa egokian oinarritutako bizikidetza eraikitzeko baliabideak eskuratzeko.
LH6KOEK BELDUR BARIK LEHIAKETAN PARTE HARTUKO DUTE
DBH
IKASTURTE HASIERAKO BILERAK
DBH4ko gurasoen bilera urriaren 29an, asteazkena, burutuko dugu 17:00etan Areto Nagusian.
BATXILERGOA
EBALUAKETA ASTERAKO ORDUTEGIA
Batxilergoko ebaluaketa egunetan, azaroak 6, 7, 10 eta 11n, garraio eta jantoki zerbitzuek ohiko ordutegi berbera izango dute Batxilergo ikasleentzat. Hortaz, egun horietan erabiltzeko asmoa ez duten ikasleek hala jakinarazi beharko dute idazkaritzan.
IKASTURTE HASIERAKO BILERAK
Batxi2ko gurasoen bilera urriaren 28an, asteartea, burutuko dugu 17:00etan Areto Nagusian.