Skip to main content

Saharara elkartasun bidaia

Irudia
TALDEKIDEAK

ELKARTASUN BIDAIA

Batxilergoko 2.mailako 19 ikaslek saharar kanpamentuetara bidaiatuko dute azaroaren 28tik abenduaren 6ra. Bertan, Bucraa herrian hain zuzen ere, proiektu kooperatibo bat garatuko dute.

Elkartasun ekimen hau burutzeko asko izan dira burutu dituzten jarduerak; kamiseta salmenta, zozketak, azokak... . Oraingoan, "crowdfunding" bideo bat egin dute, Ikastolako hezkuntza komunitateari eta gainontzeko herritarrei babesa eta laguntza eskatzen.

 

Egin zure ekarpena!

Ekonomikoki lagundu nahi izanez gero, aukera bi daude:

Bizum bidez, 688.75.45.35

Transferentzia bidez, Laboral kutxa:  ES45-3035-0045-25-0451190567

Kontzeptuan "sahara ekarpena" jarri, mesedez.

 

Bestalde, Ikastolako idazkaritzan kamisetak  salgai ere badituzte.

 

Ipuin eta liburu bilketa

Aurtengo elkartasun bidaian Bucraa herriko "LogroƱo madrasa" eskolan liburutegia atonduko dute. Liburutegia hornitzeko espainolez idatzitako ipuin eta liburuak biltzen hasi dira.

Liburu hauek irakurterrazak izatea eskatu digute bertako irakasleek, hango gaztelania maila ez baita hemen dagoenaren berdina. Hori dela-eta, LH 1, 2 eta 3.mailetako ikasleentzat aproposak izan daitezken liburuak bildu nahiko genituzke; natura, familia, laguntasuna, harremanak... jorratzen dituzten ipuinak, alegia.

Liburu edota ipuin hauek azaroaren 21era arte jasoko dituzte, horretarako idazkaritza aurrean jarri den kutxa batean. Eskerrik asko!

 

Irudia
LIBURU BUILKETA

 

 

Ekintza gehiago

Urriaren 31n, Gau Beltza ekimenaren baitan, kamiseta salmenta, zozketa eta eguna borobiltzeko,  Ximenaren musika emanaldia antolatu dute, elkartasun txosnan bokatak dastatzeko aukera ere egongo delarik. Hurbildu zaitez!

Irudia
GAU BELTZA SAHARA.jpg

 

Laguntzeko prest?

 

Abestia


Laudio Ikastolakoak
Batxi 2. (garren) mailakoak
Bucraara goaz

Kamiseta guztiak
Saldu behar ditugu gaurkoan
Bestela ez goaz

Kamioia bete
Tonbola jarri
Hurrak zenbatu
A ze ilusioa
Bucraara goaz

Motxilak jaso
Hegaldia hartu
Dutxatu gabe
Aste osoa
Joder hau usaina


Sahara gure zain dago egiteko bertan elkar bidaia
Esker handikoa da laguntza ematea hori da gure nahia.
Bertako danei besoak zabaldu
Basamortuan agertu
Bizipoza haiei emango diegu


Laguntza eskaintzeko
dirua bildu beharra dau
Zuen laguntzaz

Eta horretarako
Lan ta lan ibili gara gu
Urtetan zehar

Kamioia bete
Tonbola jarri
Hurrak zenbatu
A ze ilusioa
Bucraara goaz

Motxilak jaso
Hegaldia hartu
Dutxatu gabe
Aste osoa
Joder hau usaina


Sahara gure zain dago egiteko bertan elkar bidaia
Esker handikoa da laguntza ematea hori da gure nahia.
Bertako danei besoak zabaldu
Basamortuan agertu
Bizipoza haiei emango diegu


Duela 15 urte hasi zen proiektua gure Ikastolan
Ekimen honekin pertsona pilo lagundu ditugu
Koronabirusak geldialdi bat oparitu zigun
Ez da gehiago egingo, ezetz!, que te lo has creido


Sahara gure zain dago egiteko bertan elkar bidaia
Esker handikoa da laguntza ematea hori da gure nahia.
Bertako danei besoak zabaldu
Basamortuan agertu
Bizipoza haiei emango diegu

 

Azken albisteak

Bizikidetza erdigunean.
Beldurrak piztu, iluntasuna bizi!
Lan eskaintza