Skip to main content

Astekaria 2025.10.21

Irudia
Astekariaren ataria

OROKORRA


URRIAREN 31N BELDURRAK UXATZEKO PREST?


Laudio Ikastola herriko beste hainbat eragilerekin batera Gau Beltzerako programa oparoa prestatzen ari da, Ikastolan zein herrian gauzatzekoa. 

Hasi mozorrorako trapu zaharrak biltzen! 

IRAKURRI

Irudia


Irudia

AZAROAREN 25EAN JANTZI MOREZ IKASTOLA

Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Ikastolako Hezkidetza Taldeak proposatutako ekintzen artean, Ikastolara morez jantzita etortzeko gonbidapena izango dugu. Hori dela eta, Ikastolaren logoaren bertsio feministaz atondutako kamiseta eta izerditakoak erosteko eskaintza luzatzen dizuegu.

HEMEN EROSI



DBH4KOEN JOSTAILU BILKETA

DBH4ko ikasleak jostailu bilketa burutzen ari dira Ikasbidaiarako antotuko duten 2. eskuko azoka hornitzeko.
Egoera onean dagoen jostailurik helarazi nahi izanez gero, Ikastolako sarreran bilketarako txokoa izango dute urriaren 31 arte.

Irudia
DBH4koen jostailu bilketa


Irudia

HITZALDIA: SARE SOZIALAK ETA ADINGABEAK

Urriaren 30ean, Aiaraldeko Altxa Burua taldeak antolatutako hitzaldia eskainiko du Amurrioko Zaraobe Institutuko Areto Nagusian, 17:30ean "Sare sozialak eta adingabeak" gaia jorratzeko.
Aurretik izena ematea eskertuko dute ikasketaburuordea@zaraobe.net helbidera idatziz edo 9453000 telefonora deituz.
Ekimena Vital Fundazioak eskainitako Har ezazu kontrola programa barruan garatuko da.



BADATOR EUSKARARI PUZKA!

Urriaren 23tik azaroaren 13ra Euskarari puzka 2025 kanpaina burutuko du Errigora ekimenak. Betiko moduan, eskaerak Ikastolan jasotzeko aukera eskainiko dugu.

IKUSI HEMEN

Irudia


Irudia

BATUZ ALDATU: ITUN SOZIOPOLITIKO BERRIRAKO ESKAINTZA 

Euskalgintzaren Kontseiluak abitatutako Batuz Aldatu dinamikak  Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza dokumentua aurkeztu berri du. Ikastolen Elkartea beste ehundik gora sinatzaileekin batera proposamenera batu da.

ESKAINTZA IRAKURRI HEMEN

 



Irudia

URRIAREN 25EAN MANIFESTAZIO NAZIONALA

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Gure Haurrak ere Badira ekimenak hezkuntza alorrean luzatutako deialdiarekin bat egin du. Urriaren 25ean, larunbata, Bilbon, egun osoko programa osatuko da Euskal Herriko Hezkuntza Komunitateak Israel Palestinan burutzen ari den genozidioa salatzeko eta haur palestinarrei omenaldia eskaintzeko. Ekitaldi nagusia 17:30ean Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestazioa izango da. Manifestari guztioi zapata pare bat eskuetan eramatea eskatzen digute.


ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK


Irudia

ESPAZIOEN ERABILERA EKE DENBORAN


EKE batzordeak antolatutako zenbait ekintza BHko kiroldegian egiten dira; astelehenetan tenisa, astearteetan areto futbola, asteazkenetan kirol anitza eta ostegunetan irristaketa eta eskupilota. EKE batzordeak antolatzen dituen gainontzeko ekintzetako espazioetara (euskal dantzak, dantza modernoa, ipuin kontalaria, jolartea…) sarbidea mugatuta dagoen moduan, frontoiak ere ekintzarako erabilera mugatua izango du, ekintzan parte hartzen ari diren
ikasleak solik egongo ahalko direlarik. Bestalde, gogoratzea frontoia ekintza bukatutakoan itxiko dela: Astelehen eta astearteetan 17:30ean, asteazkenetan 15:45ean, ostegunetan 18:00etan eta ostiraletan 16:30ean.


 


GOIKOGANEREN IRTEERA BIKIRRIO MENDIRA OKONDOTIK

Goikogane Mendi Taldearekin txangoak egiteko izena eman zutenentzako oharra:  Hurrengo irteera azaroaren 1ean izango da, Okondora. Horretan parte hartu nahi izanez gero, urriaren 28an, asteartean, (14:00ak baino lehen) baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diguzue. Horretarako eke@laudioikastola.eus helbidera mezu bat bidali, mesedez.

Irudia

 

LAUDIO TXIKI

IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

2 URTEko haurren gurasoen bilera urriaren 22an, asteazkena, 17:00etan Laudio Txikin burutuko dugu.

KATUKAko bilera berriz, urriaren 28an, asteartea, 17:00etan Laudio Txikin.

HAUR HEZKUNTZA 

3 URTEKO JANTOKIAK ASTEAZKENETAKO IRTEERA ORDUTEGIA EGOKITU DU

Hilabete hasieran iragarritako 3 urteko haurren jantokiko irteera ordua 14:45era arte luzatu egin da. Hau da, irteera ordua 14:15etik 14:45era burutuko da.

 

LEHEN HEZKUNTZA

LH4KOEN BARNETEGIKO ARGAZKIAK

LH4ko ikasleak Allora joan dira Barnetegian. 

ARGAZKIAK IKUSI

 

DBH

ZUZEN AHOLUKARITZA ZERBITZUA MARTXAN AZAROAREN 4TIK AURRERA

Laudioko Udalak eskainitako Zuzen aholkularitza zerbitzua martxan jarriko da ikastolan bertan, bai DBHko zein Batxilergoko ikasleentzat.

Zerbitzu honen helburua da ikasleei laguntza eskaintzea esparru pertsonalean edo emozionalean, konfiantzazko espazio bat eskainiz. Aholkularitza behar duten ikasleek tutorearen bidez eska dezakete hitzordua. 

IRAKURRI

 

IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

DBH4ko gurasoen bilera urriaren 29an, asteazkena, burutuko dugu 17:00etan  Areto Nagusian.

BATXILERGOA

IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

Batxi2ko gurasoen bilera urriaren 28an, asteartea, burutuko dugu 17:00etan  Areto Nagusian.

 
ZUZEN AHOLUKARITZA ZERBITZUA MARTXAN AZAROAREN 4TIK AURRERA

Laudioko Udalak eskainitako Zuzen aholkularitza zerbitzua martxan jarriko da ikastolan bertan, bai DBHko zein Batxilergoko ikasleentzat.

Zerbitzu honen helburua da ikasleei laguntza eskaintzea esparru pertsonalean edo emozionalean, konfiantzazko espazio bat eskainiz. Aholkularitza behar duten ikasleek tutorearen bidez eska dezakete hitzordua. 

IRAKURRI

 

MONITORETZA IKASTARO ESKAINTZA BATXI1EKO IKASLEENTZAT


Hezkuntza ez formalean aritu nahi duzu? Haur eta nerabeen aisialdian eragin nahi duzu?
Ez utzi ihes egiten aisiaren olatuari, etorri aisiolara!
 

Laudio Ikastolan aisialdiko hezitzaile ikastaroa egin dezakezu, aukera galduko duzu?
Datozen asteetan honen inguruko informazioa helarazi, izen ematea zabaldu eta 2026ko
urtarrilean hasteko proposamena jasoko duzue.

 

Gutuna_ikastetxeak_IKASTOLA.docx .pdf
Gutuna_ikastetxeak_IKASTOLA ELEB.docx .pdf

Azken zirkularrak

Orain erosi eta azaroaren 25ean jantzi!
Astekaria 2025.10.14
2025.10.07 astekaria
Urriaren 13an DBHko ikasleei zuzendutako HEDATZE programari hasiera emango diogu. Honen barruan hurrengo ekintzak burutuko dira: