
OROKORRA

IRAILAREN 28AN, 10.000KM BAIETZ!
Laudioko Hezkuntza Komunitateak eta Euskalgintzak bat egingo dugu euskararen aldeko ekimenean, guztion artean Zumalakarregi etorbidean 10.000 kilometro osatuz.
LAGUNTZAILEAK BEHARKO DITUGU, BAZATOZ?
Ekimena antolatzeko lanak herriko ikastetxeon artean banatu ditugu. 40 lagun beharko ditugu Laudio Ikastolari egokitu zaizkion lanak burutzeko. Animatu eta izena eman!
EKE ESKAINTZA ABIATZEKO PREST DUGU
Irailaren 29an 2025/26 ikasturteko EKE ekintza programari hasiera emango dugu.


IRTEERA BAIMENA BETETZEKO GORORARAZPENA
Ikasturte hasierako argideetan azaldu bezala, 2 urtetik gorako ikasle guztien gurasoek Ikastolatik kanpo burutzen diren irteera eta barnetegietan parte hartzeko baimena jasotzen duen galdetegia bete behar dute.
Izapide hau bete ez duten familiei ahalik eta lasterren burutzea erregutzen diegu.
ZABALIK DAGO GURASOLEKU PROGRAMARAKO IZEN EMATEA
0-5 urte bitarteko haurren gurasoentzako espazio honek, euskararen transmisioa eta erabilera indartzeko aukerak eskaintzen ditu.

LAUDIO TXIKI
EGUZKI EGUNERATARAKO TXANOA
2 urteko haurren familiei, eguzki egunetan haurrak jolastokira ateratzen direnerako txanoa ekartzea eskatzen diegu.
HAUR HEZKUNTZA
IKASTURTE HASIERAKO BILERAK
Haur Hekuntzako 2. zikloko ikasturte hasierako bilerak iraila amaiera eta urria hasierako astean burutuko ditugu:

LEHEN HEZKUNTZA
IKASTURTE HASIERAKO BILERAK
Lehen Hekuntzako ikasturte hasierako bilerak iraila amaiera eta urria hasierako asteetan burutuko ditugu. LH3ko bilerak data berria du, urriak 13:

HARRERA EGUNAK IRUDIETAN
-Harrera egunek oporren buelta eta ikasturte hasiera uztartu dituzte Lehen Hezkuntzan.
DBH
IKASTURTE HASIERAKO BILERAK
Bigarren Hezkuntzako ikasturte hasierako bileren datak zehaztu ditugu.

DBH3KO BARNETEGIA
-DBH 3.maila: datorren astean, irailaren 24an Deban barnetegia izango dute. Jarraian dagoen informazioa kontuan hartzea eskatzen dizuegu.
IRTEERA: irailaren 24an 9etan institutotik
NORA: Lastur Aterpetxera (Deba)
NOIZ: irailaren 24tik 26ra
EKINTZAK: espeleologia, zaldiketa, orienting
BUELTA: irailaren 26an, instituto aurrean 15:00etan
Ikasleekin landuko da eraman beharreko guztia.
BATXILERGOA
IKASTURTE HASIERAKO BILERAK
Batxilergo 1. mailako bilera irailaren 24an burutuko dugu 17:00etan Areto Nagusian. 2. mailako bilera aurrerago iragarriko da.
BATXI1EKO BARNETEGIA ARRITXULON