Skip to main content

2025/26 07 Eskolaz kanpoko ekintzak

Irudia
ip konta

Irailaren 29ko astean abiatuko da 2025/2026 ikasturterako prestatutako Eskolaz Kanpo Ekintza programa. 

Jarraian, atera diren eta ez diren ekintzen berri eman nahi dizuegu. Beherago eskolaz kanpoko ekintzetan aritzeko hezitzaile lan deialdia ere ageri da.

 

EKINTZAK

ATERA DIREN EKINTZAK

Ekintza hauetan epe barruan izena eman duten guztiak onartuta daude.

 

KULTURA ESKOLA

 

TRIKITI ETA PANDERO LH3tik gora

Hasiera eguna: urriaren 1a.

asteazkenero 14:30etik aurrera, Ikastolako liburutegi zaharrean.

(partaide bakoitzari txanda zehatza helaraziko zaio)

 

EUSKAL DANTZAK HH4tik gora

Hasiera eguna: irailaren 29a.

Astelehenetan 16:30etik 17:30era LHko psikomotrizitate gelan.

HH4 eta HH5ekoak dantzetako hezitzailearekin igoko dira goiko eraikinera eta 17:30ean bertan, goian, jaso beharko dituzue.

Lonazko gomadun oinetakoak, izenarekin, ekartzea gomendatzen da.

7 leku libre daude.

 

 

SORMEN ESKOLA

 

DANTZA MODERNOA LH1etik gora

Hasiera eguna: irailaren 30a

Asteartero 16:30ean,  LHko psikomotrizitate gelan.

7 leku libre daude.

 

ROBOTIKA LH 1 2 3 

Hasiera eguna: urriaren 2a.

Asteartero 16:30ean, eraikin nagusian. 

 

ROBOTIKA LH 4 5 6

Astelehenetan 16:30-17:30

Ez da atera. Taldea osatzeko 2 pertsona behar dira.

 

ROBOTIKA DBH 

Astelehenetan 15:30-16:30

Ez da atera. Taldea osatzeko 4 pertsona behar dira.

 

JOLASAK ETA ARTEA LH

Ostegunetan 16:30-17:30

Ez da atera. Taldea osatzeko 4 pertsona behar dira.

 

JOLASAK ETA ARTEA HH 3 4 5

Hasiera eguna: irailaren 30a

Asteartero 16:30ean, HH2ko eraikinean.

7 leku libre daude.

 

IPUIN KONTALARITZA HH 3 4 5 

Hasiera eguna: urriaren 2a.

Ostegunero 16:30ean, HH2ko eraikinean

Leku 1 libre dago.

 

SUKALDARITZA

Lehen saioa: urriaren 18a.

Goizeko 10:00etan eraikin nagusian.

Mantala ekartzea gomendatzen da. Alergiarik edukitzekotan jakinaraztea eskatzen da.

 

ESKOLA KIROLA

 

TENIS HH4tik gora

Hasiera eguna: irailaren 29a

Astelehenero, 16:30ean BHko frontoian.

HH4 eta HH5ekoak teniseko hezitzailearekin igoko dira goiko eraikinera eta 17:30ean bertan, goian, jaso beharko dituzue. Aukera dutenek erraketa ekartzea gomendatzen da.

Leku libreak daude.

 

ARETO FUTBOLA  LH 1 2 3

Hasiera eguna: irailak 30

Asteartero, 16:30ean BHko frontoian.

Aldatzeko arropa ekartzea gomendatzen da. Dutxatzeko aukera dago, horretarako eskuoihala, xaboia eta txankletak ekarri beharko dira.

Beteta.

 

KIROL ANITZA HH4-LH2

Hasiera eguna: urriak 1

Asteazkenero, 14:45ean BHko frontoian.

8 leku libre daude.

 

IRRISTAKETA  HH5etik gora

Hasiera eguna: urriak 2

Ostegunero, 16:30ean BHo frontoietan.

HH5ekoak patinajeko hezitzailearekin igoko dira goiko eraikinera eta 17:55ean patinak kentzen laguntzera hurbiltzea eskatzen da.

Irristekaterako patinak eta babestekoak (kaskoa, belaunak eta ukondoak babestekoak..) ekartzea eskatzen da.

Beteta. Itxaron zerrenda irekita.

 

ESKUPILOTA LH1etik gora

Hasiera eguna: urriak 2

Ostegunero, 16:30ean BHko frontoian.

Leku libreak daude.

 

Ekintza guztiak eskola ordutegia bukatu eta jarraian egiten dira, ez dago 16:30ean (edo asteazkenetan jantokira) bila etorri beharrik. 

 

ATERA EZ DIREN EKINTZAK

 

KULTURA ESKOLA

EUSKAL DANTZAK DBH1etik gora

BERTSOLARITZA

 

SORMEN ESKOLA

ANTZERKIGINTZA DBH

ROBOTIKA HH 4 5

 

ESKOLA KIROLA

YOGA 

 

LAN ESKAINTZA

Eskolaz kanpoko ekintzetan aritzeko hezitzaileen lan poltsa osatu nahi dugu. Horretarako haur eta gazteen aisialdirako hezitzaile formakuntza izatea baloratuko da.

Bestalde, euskal dantzetan, dantza modernoan, irristaketan, ipuin kontalaritzan... aritzeko behar besteko gaitasuna izatea ere baloratuko da.

Interesdunek, lan deialdi honetarako  izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko dute irailaren 21a baino lehen.

 

 

 

Azken zirkularrak

2025.09.09 astekaria
2025.09.09 astekaria
Ikasturteko lehen astekaria.
Mantentze txandan izena emateko aukera