Skip to main content

Astekaria 2025.06.17

Irudia
ASTEKARIA

OROKORRA

 

Irudia
IKASTOLA

IKASTOLAKO  BATZAR NAGUSIAN JORRATUTAKOA

Pasa den asteazkenean, ekainaren 11n,  Ikastolako Asanblada orokorra egin genuen. Bertan jorratukoa eta hartutako erabakiak ondorengo albistean ikus daitezke:  

IKUSI

"HIZKUNTZEN MAPA" ERAKUSKETA

Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektuaren baitan, Ikastolak inguruko hizkuntza-aniztasunaren inguruko lanketan parte hartu du. Ikasleek datu-base baten gainean sormen-lanak garatu dituzte, eta hauek guztiak ikusgai izango dira erakusketa batean.

Gonbidatu nahi zaituztegu KulturLab aretoan egingo den erakusketa bisitatzera, non ikasleen lanak ikusi ahal izango dituzuen. Erakusketa honako egunetan izango da zabalik:

Ekainaren  17 eta 18an, goizez 10:00-13:00 eta arratsaldeko 18:30etatik 20:30era.

Zuen parte-hartzea oso garrantzitsua da ikasleen lana balioesteko eta hizkuntzen aniztasuna ospatzeko.

Eskerrik asko eta bertan ikusiko dugu elkar!

Irudia
HIZKUNTZEN MAPA
Irudia
ALTXABURUA IRAKURRI

ALTXA BURUA

 

Aste honetako edukia...

Udarako irakurketa proposamena. Irakurketa on!

 

LAUDIO TXIKI

 

HAUR HEZKUNTZA

-Haur Hezkuntza, 4 urte:  Asteazkenean, ekainaren 18an, nagusiak etorriko dira gurekin ur jolasak egitera. Egun horretan motxila edo poltsa batean aldatzeko arropa ekartzea eskertuko genuke.  

 

LEHEN HEZKUNTZA

-Lehen Hezkuntza, 1. maila:  Ostegunean, ekainaren 19an, eguraldiak lagunduz gero,  Lamuza parkera joango gara. Bertan goiza pasatu dugu, horretarako hau ekarri behar dute:

- Hamaiketakoa
- Ur botila (gelakoa)
- Eguzkitako txanoa eta krema
- Nahi duenak bustitzeko aukera izango du, beraz, bainujantzia, ur jostailua eta aldatzeko arropa

Beti bezala jantokian edo etxean bazkalduko dugu.

 

-Lehen Hezkuntza, 2.maila: Ekainaren 20an, ostirala, eguraldi ona eginez gero, Lamuza parkera joango gara, bertan goiza pasatzeko asmoz.  Hori dela-eta,ondorengoa ekartzea eskertuko genuke: 

- Hamaiketakoa
- Ur botila (gelakoa)
- Eguzkitako txanoa eta krema
- Nahi duenak bustitzeko aukera izango du, beraz, bainujantzia, ur jostailua eta aldatzeko arropa

Beti bezala, jantokian edo etxean bazkalduko dute.

 

 

DBH

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 4.maila: "Eden" soinu fikzioaren 2.denboraldiaren aurkezpena egin zen atzo.

IKUSI

 

 

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 

  • Mikroipuin eta poema lehiaketa:  pasa den astean sari banaketa egin zen. Zorionak irabazleei!

IKUSI

  • Ostegunean egingo den txangoa dela-eta, ondorengo galdetegia betetzea eskertuko genuke, bueltan edo bidean etxera zuzenean joatea baimenduz.

GALDETEGIA

 

 

BATXILERGOA

Azken zirkularrak

Astekaria 2025.06.10
Astekaria 2025.06.03
Astekaria 2025.05.27
Astekaria 2025.05.20