
OROKORRA
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA
Ekainaren 2tik 20ra 8:00etatik 15:30era izango da.
Ekainaren 23tik uztailaren 10era, aldiz, 8:00etatik 15:15era.
Uztailaren 11tik irailaren1era itxita egongo da.


IKASTOLAKO BATZAR NAGUSIA
Ekainaren 11n Ikastolako Asanblada orokorra egingo dugu. Bertan jorratuko diren gaiak ondorengo deialdian ikus daitezke:
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak ekaineko menua prestatu du. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.


ARABA EUSKARAZ
Ekainaren 15ean, Arabako Ikastolen jaia ospatuko da Olarizun Bastida Ikastolak antolatuta. Laudio Udalak bertaratzeko autobus zerbitzua eskaini du.
Joan nahi dutenek Laudio Udaleko Euskara Zerbitzuan izena eman beharko dute ekainaren 12a baino lehen.
EKE: UDAKO EKIMENEN BILERA DEIALDIAK
Ekainaren 23tik 27ra Zuhatzara joango direnek bilera ekainaren 11n arratsaldeko 16:30ean izango dute.
Udaleku Ibiltarietan parte hartuko dutenek, aldiz, arratsaldeko 17:00etan.
Bilera biak Areto Nagusian izango dira.


TANTA
Gogoratu TANTA boletoak hartzeko daudela eta hauek hartzeko azken eguna ekainaren 13a izango dela.
MATRIKULAZIOAZ
Ikastolen Elkarteak azken hiru urteetako matrikulazio prozesuen balorazio oso kritikoa egiten du.


ALTXA BURUA
Aste honetako edukia...
Ba al zenekien nerabeen %90k pornografia kontsumitzen duela eta 8 urterekin ikusten dutela lehen aldiz?
LAUDIO TXIKI
-Katuka: Bihartik aurrera sorpresatxo bat eramango duzue zuen etxeetara. Zer izango ote da? Kantatzea gustoko duzue? Zuen ahotsak prestatu eta etxeko txikiekin gozatu!
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza, 1. eta 2.maila: Pasa den astean Artziniegara joan ziren. Ibilaldiak utzitako irudiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean.
-Lehen Hezkuntza, 3.eta 4.maila: Pasa den astean Landara joan ziren. Ibilaldiak utzitako irudiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean.
-Lehen Hezkuntza, 5. eta 6.maila: Pasa den astean Gorlizera joan ziren, ostean gaua Ikastolan eman zuten. Ibilaldiak utzitako irudiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean.
DBH
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 2.maila: Andoni Egañak idatzitako "Makatza" liburua aitzaki, Iribar eta Egañaren bisita izan zuten ikasleek.
BATXILERGOA
-Batxilergoa, 2.maila: Mezu honen bidez kontu bi aipatu nahi dizkizuegu:
-Batxilergoko 2.mailako ikasle guztiek, salbu Aresketa Ikastolatik etorritakoak, ordenagailua itzuli behar dute ekainaren 20a baino lehen.
-Bestalde, ez ahaztu Ikastolako kuota 12 hilabetetan (irailetik abuztura) banatzen dela eta horren ondorioz, orain arte bezala, uztaila eta abuztuan ere erreziboa pasatuko zaizuela.
Edozein zalantza, idazkaritzan galde dezakezue.