OROKORRA
ESKOLA KROSA
Otsailaren 2an, igandea, XXVIII. Eskola krosa ospatuko du Laudio Atletismo Taldeak 11:30etik aurrera Eiakurin.
Aurtengo kategoriek 2011tik aurrera jaiotakoak hartuko dituzte barnean: infantilak 2011-2012; alebinak 2013-2014 eta benjaminak 2015-2016. Betiko moduan gaztetxoenek, aurten 2017tik aurrera jaiotakoek, adin guztientzako proban parte hartzeko aukera izango dute 12:50ean.
BERDINTASUN FOROA
Abian da Ikastolako Berdintasun Topagunea, Ikastolako Hezkidetza plana sortu eta garatzeko lan taldea da. Betiko moduan bilera irekia da eta Ikastolako kide guztiok berton parte hartzeko aukera dugu. Animatzen?
Hurrengo bilera otsailaren 25ean, asteartea, arratsaldeko 16:30ean idazkaritzako batzar gelan izango da.
EKE: GOIKOGANEREKIN MENDI IRTEERA
Goikogane Mendi Taldearekin txangoak egiteko izena eman zutenentzako oharra: Hurrengo irteera otsailaren 2an izango da, Gallandara. Horretan parte hartu nahi izanez gero, urtarrilaren 28an, asteartean, (14:00ak baino lehen) baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diguzue.
Horretarako eke@laudioikastola.eus helbidera mezu bat bidali, mesedez.
EUSKALGINTZA KONTSEILUA: LAN DEIALDIA
Maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldia eskualdean dinamizatzeko, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bi pertsona kontratatzeko lan deialdia abiatu du. Izena emateko curriculuma aiaraldekoeuskalgintza@gmail.
LAUDIO IKASTOLA SARE SOZIALETAN
Laudio Ikastolaren egunerokotasunaren berri izateko jarrai gaitzazue sare sozialetan: instagram, facebook, X eta you tuben!
LAUDIO TXIKI
-Laudio Txiki:
Otsailaren 4an, asteartea, Agate Deuna bezperan herriko kaleak kantuz beteko ditugu! Laudio Txikin gure arten ospatuko dugu. Zuekin batera ospatzea gustatuko litzaiguke. Hori dela-eta, 2 kantu-txanda antolatu ditugu:
-Bazkal aurretik etxera doazenentzat, 12:00etan gure jolastokian.
-Lokuluxka egin eta gero doazenentzat, goiko erdigunean 16:00etan.
Gogoratu egun horretan laukidun zapia, izena jarrita, ekarri behar dela. Familiak ere anima zaitezte zapia eta makila ekartzen gurekin batera kantatzeko!
HAUR HEZKUNTZA
-Haur Hezkuntza:
*Proiektuen lanketa eta gurasoen parte-hartzea: Haur Hezkuntzan proiektuka lan egiteko bidea eraiki dugu azken urte hauetan. Estrategia pedagogiko berritzaile honek haurren garapen integrala du ardatz, ikaskuntza akademikoa eta trebetasun sozio emozionalak uztartuz.
*Otsailaren 4a Agate Deuna eguna ospatuko dugu eta 10:45ean hasita, hau izango da gure ibilbidea:
-11:00etan, lehendabizikoa: Motxotekale iturrian
-11:10ean, bigarrena: Leize plazan
-11:30ean, hirugarrena: Lamuza plaza
-11:45ean, azkena: Herriko Plaza
Horrez gain, gurasoei abestuko diegu arratsaldean, irteera orduetan:
16:00etan 3 urtekoek abestuko dute (familiei eskatzen diegu nahiz eta sarrera malgua izan egun horretan 16:00etan kantaldiaren ostean umeak jasotzea)
16:20etan 4-5 urte jolastokian. eta umeak entregatu. 4-5 urte ondoren. Hamaiketakoak jaitsiko ditugu kutxetan 4 eta 5 urte.
Euria egiten badu Herriko Plazan gaudenean edota ibilbidea egiten ari garenean, Aldai Plazako aterpean kantatuko dugu. Goizetik euria egiten badu, ez gara jaitsiko eta
jolastokian bakarrik abestuko dugu
-Haur Hezkuntza 5 urte:
Pasa den asteko ostiralean Artium museora joan ziren. Argazkiak ikusgai daude multimedia atalean.
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza:
Otsailaren 4a Agate Deuna eguna ospatuko dugunez, baserritarrez jantzita etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Bestalde, 10:30ean abiatuta, hau izango da gure ibilbidea:
1. LH 1-2 : Hirigunean edo zentroan ibiliko dira.(Ikastolako esplanada nagusian, Alberto Acero plaza, tren geltokian eta 11:45ean Herriko Plazan bukatuko dute).
2. LH 3-4 : Anbulategirantza abiatuko dira.(Ostegieta plazoletan, anbulatorioko plazan, berriak denda ondoko plazatxoan eta 11:45ean Herriko plazan bukatuko dute).
3. LH 5-6: Ugarte auzora joango dira.(“Herradura”-n abestuko dute, parke gorrian, Sagastin, Butroe plazatxoan eta 11:45ean Herriko plazan bukatuko dute).
Euria egiten badu Herriko Plazan gaudenean edota ibilbidea egiten ari garenean, Aldai Plazako aterpean kantatuko dugu. Goizetik euria egiten badu, ez gara jaitsiko eta
Ikastolan abestuko dugu.
DBH
-Bigarren Hezkuntza:
Hona hemen datorren asteko osteguneko Hedatze saioan eskainiko den tailerra:
-
Kultura digitaleko lantegia - Gamer Gela
- Noiz: urtarrilaren 30ean
-
Ordua: 15:30-17:00
Abenduko Errealitate birtualari buruzko tailerraren ostean urtarrilaren 30ean modu dinamikoan bideo-jokoen kontsumoaren inguruko gogoeta eta euskarazko bideo-jokoak probatzeari ekingo diogu. Izena emateko dagokion tutoreari jakinarazi, baina laster... parte-hartzaile kopurua mugatuta egongo da-eta.
-Bigarren Hezkuntza. 3.maila:
DBH 3.mailako ikasleek, proiektu komunitario ikasgaian (gizarteari eta herriari laguntzeko ikasgaia) txakurren abandonoari aurre egiteko proiektu bat martxan jarri dute. Hori dela eta, beste hainbeste ekintzaren artean, bigarren eskuko azoka bat prestatu dute eta ostegun honetan, asteroko merkatua baliatuta, Aldai Plazan egongo dira. Lortzen duten diru hori txakurren egoitza bati emango diogu, haien beharrekin kolaboratzeko.
BATXILERGOA