Skip to main content

2024/25 25 XXVIII.Eskola krosa

Irudia
ESKOLA KROSA

LAUDIO ATLETISMO TALDEA: XXVIII. ESKOLA KROSA

Otsailaren 2an, igandea, XXVIII. Eskola krosa ospatuko du Laudio Atletismo Taldeak 11:30etik aurrera Eiakurin.

Ikastolako neska-mutilak gonbidatu nahi ditugu espresuki kirola eta giro euskalduna uztartzen dituen ekimen honetan parte har dezaten.

Aurtengo kategoriek 2011tik aurrera jaiotakoak hartuko dituzte barnean: infantilak 2011-2012; alebinak 2013-2014 eta benjaminak 2015-2016.

Betiko moduan gaztetxoenek,  aurten 2017tik aurrera jaiotakoek,  adin guztientzako proban parte hartzeko aukera izango dute 12:50ean.

Jarduera honetan parte hartu nahi dutenek ondorengo galdetegia bete beharko dute otsailaren 1eko 00:00ak baino lehen. Bestela, probak hasi baino ordu erdi lehenago izena aurrez-aurre emateko aukera egongo da.

IZENA EMAN

Parte-hartzaile guztiek antolakuntzak esleitzen dien dortsala eraman beharko dute. Dortsala antolakuntzak banatuko du. 

Proban parte hartzeak esan nahi du, halaber, antolakuntzak ekitaldiaren argazkiak egiteko baimena eman behar duela, eta bere webgunean kirol-helburuetarako zabaldu behar direla.

 

Azken zirkularrak

Olentzero eta Mari Domingi Ikastolan / Ikastolako zapiak / Jantokiko menua eta oharrak / Sahararako bidaia / DBH4ko desfilea / HHko argazki bildumak
Olentzero eta Mari Domingiren kalejira / Ikazkinaren bisita / Abenduraren 23ko funtzionamendua / Herri Eguberri programazioa / Araba Euskaraz Laudioko azokatan / DBH4ko moda desfilea / Ikastolako egutegia / Ikastola…
Izena emateko azken eguna, hilak 22, 16:00etan .
Euskararen astea / Lan deialdia / DBH4koen moda desfilea / 2026ko egutegia / Altxa Burua hitzaldia / Ikusgela bideo eskaintza / Katalogoa / Euskalgintzaren boletina / Hizkuntzak ikasteko bekak / Orientazio azoka