Skip to main content

2025/26 18 Olentzero eta Mari Domingiren Kalejira

Irudia
KRISKITIN

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN KALEJIRA

Abenduaren 24an Olentzero eta Mari domingiren kalejiran parte hartuko duen Ikastolako taldea antolatzen hasi gara. Edonork parte hartu ahal izango du, ikasleek zein familiako beste edonork. Hori bai, parte hartzeko izena eman beharko da.

Haur Hezkuntzako ikasleek pertsona heldu batekin batera parte hartu beharko dute, gainerako ikasleak berriz, Lehen Hezkuntzatik aurrerakoak, bakarrik etor daitezke.

Izena emateko epea abenduaren 22a, 16:00etan, itxiko dugu.

24an 17:45ean elkartuko gara Nagusien Egoitza aurrean.

KRISEILUAK ETA SASKIAK

Kalejiran parte hartuko dugun guztiok kriseiluak (LH eta BHko ikasleek) eta saskiak (HHko ikasleek), otzarak, makilak edo bestelako apaingarriak (helduek) eramango ditugu kalejira girotzeko.

Norberak etxetik kriseilua zein saskia eraman dezake. Ikastolan bestela maileguan hartu ahal izango dira ikasleentzako kriseilu eta saskiak hurrengo egutegia baliatuta:

 

Kriseilu eta saskiak hartzeko:

Abenduaren 20an, larunbata, Ikastolako ikazkinaren jaian.

Abenduaren 22an, asteartea, 4 eta 5 urtekoen jantokian, 16:00etatik 17:00etara.
 

Kriseilu eta saskiak itzultzeko:

Urtarrilaren 12an, astelehena, 16:30etik 17:30era 4 eta 5 urtekoen jantokian.

Azken zirkularrak

Euskararen astea / Lan deialdia / DBH4koen moda desfilea / 2026ko egutegia / Altxa Burua hitzaldia / Ikusgela bideo eskaintza / Katalogoa / Euskalgintzaren boletina / Hizkuntzak ikasteko bekak / Orientazio azoka
Euskararen Nazioarteko eguna / Lan poltsa / Ikastolako egutegia / Durangoko Azoka / Argitxo Ikastolan / Negulekuak / Eski irteera / DBH2koen zozketa Palestinarn alde
Ikastolako egutegia / Aiaraldeko euskararen eguna / Jantokiko menua / Oparietarako aholku gida / Sahararako elkartasun bidaia /Argitxo etxeetara / Araba Euskaraz
EHIKko neguko katalogoa / A20 haurren nazioarteko eguna / A25 indarkeria matxista ezabatzeko eguna / Aiaraldeko euskararen eguna / Zuberoako Ikastolak / Ziburuko Ikastola