Skip to main content

2025/26 18 Olentzero eta Mari Domingiren Kalejira

Irudia
KRISKITIN

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN KALEJIRA

Abenduaren 24an Olentzero eta Mari domingiren kalejiran parte hartuko duen Ikastolako taldea antolatzen hasi gara. Edonork parte hartu ahal izango du, ikasleek zein familiako beste edonork. Hori bai, parte hartzeko izena eman beharko da.

Haur Hezkuntzako ikasleek pertsona heldu batekin batera parte hartu beharko dute, gainerako ikasleak berriz, Lehen Hezkuntzatik aurrerakoak, bakarrik etor daitezke.

Izena emateko epea abenduaren 22a, 16:00etan, itxiko dugu.

24an 17:45ean elkartuko gara Nagusien Egoitza aurrean.

KRISEILUAK ETA SASKIAK

Kalejiran parte hartuko dugun guztiok kriseiluak (LH eta BHko ikasleek) eta saskiak (HHko ikasleek), otzarak, makilak edo bestelako apaingarriak (helduek) eramango ditugu kalejira girotzeko.

Norberak etxetik kriseilua zein saskia eraman dezake. Ikastolan bestela maileguan hartu ahal izango dira ikasleentzako kriseilu eta saskiak hurrengo egutegia baliatuta:

 

Kriseilu eta saskiak hartzeko:

Abenduaren 20an, larunbata, Ikastolako ikazkinaren jaian.

Abenduaren 22an, asteartea, 4 eta 5 urtekoen jantokian, 16:00etatik 17:00etara.
 

Kriseilu eta saskiak itzultzeko:

Urtarrilaren 12an, astelehena, 16:30etik 17:30era 4 eta 5 urtekoen jantokian.

Azken zirkularrak

Laudioko Euskal Jaia / Bekak / Jantoki eta zerbitzu asistentzialeko komunikazioa / EKE ekintzen hasiera / HHko 2. zikloko gurasoen bilerak / LHko gurasoen bilerak / DBH2koen egonaldia Hodarribian
Kulturartekotasuna / EKE ekintzak / Gurasoen Txokoa / Euskalgintza Kontseiluaren boletina / Gurasoleku / Laudio Txikiko gurdien antolaketa / HH3koen etxekotzea / LH6 bilera data aldaketa
Mantentze txandan izena emateko aukera
2026/27rako irteera baimena / Mantentze txanda / Beka deialdia / Lan deialdiak / Jantoki menua eta alergia eta intolerantzien komunikazioa / EKE eskaintza / 2 urtekoen argazkiak / Guraso bilerak / LH1erako argibideak / C1…