OROKORRA
EUSKARAREN ASTEAK GOGOETA ETA IRUDI EDERRAK UTZI DIZKIGU AURTENGOAN IKASTOLAN
LAN DEIALDIA
Laudio ikastolak ondorengo lanpostuetarako lan deialdia zabaldu du:
Lehen Hezkuntzako irakasle tutore lanpostua
Haur Hezkuntzako hezitzaile lanpostua
DBH4KO IKASLEEN MODA DESFILEA
DBH4ko ikasleek moda desfilea antolatu dute abenduaren 19rako Ikastolako frontoian.
Sarrerak salmentan dituzte 5 euroren truke.
ABENDUAK 14, TRUKE AZOKA
Bestetik, abenduaren 14an, igandea, Herriko plazan izango den Truke azokan parte hartuko dute ikasbidaiarako postu batekin.
IKASTOLAKO EGUTEGIA JASOTZEKO PREST
Ostegunetik, hilaren 11tik aurrera, Ikastolako egutegia jaso daiteke Ikastolako idazkaritzan.
HITZALDIA: OSASUN MENTALA
ABENDUAREN 17an, Aiaraldeko Altxa Burua taldeak hitzaldia eskainiko du Amurrioko Zaraobe Institutuko Areto Nagusian, 17:30etik 19:00etara "OSASUN MENTALA" gaia jorratzeko:
- Adikzioa eta osasun mentalean sare sozialek dituzten ondorioak prebenitzeko irizpideak
- Pertzepzio digitala: sareetan ikusten duguna interpretatzeko moduak eta gure osasun mentalean dituzten ondorioak
Aurretik izena ematea eskertuko dute: ikasketaburuordea@zaraobe.net helbidera idatziz edo 945 393 000 telefonora deituz.
Ekimena Vital Fundazioak eskainitako "Har ezazu kontrola" programa barruan garatuko da.
IKUSGELA: EUSKARAZKO AZALPEN BIDEO LIBREAK
"Mundua ulertzeko bideoak" lemapean, ikusgela.eus atariak euskaraz ekoiztutako 250 bideo baino gehiago eskaintzen ditu hamar jakintza-arlo ezberdinetan sailkatuta.
Paperean banatu berri dugun Euskarazko Produktuen Katalogoa on-line bistaratzeko aukera ere badago
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak bere albiste boletina argitaratu berri du.
IRAKURRI HEMEN
LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
GATAZKAK ETA EMOZIOAK KUDEATZEN TREBATZEKO TAILERRA BURUTU DUTE LH2N
DBH
UDAN INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA IKASTEKO BEKA DEIALDIA DBH3 ETA DBH4KO IKASLEENTZAT
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zabalik dauka datorren udan, 2026an, atzerrian ingelesa, frantseasa edo alemana ikasteko beka deialdia. Informazio gehiago Ikastolako idazkaritzan eta ondorengo loturan:
BATXILERGOA
ABENDUAK 10, ORIENTAZIO AZOKAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA
GUTXIENEKO IZEN-EMATE KOPURUA BEHAR DA DEIALDIA MANTENTZEKO, ANIMATU HURBILTZEN!
Abenduaren 17an, asteazkena, 15:30etik 18:00etara, Batxilergoko ikasle eta familiei zuzendutako orientazio akademiko eta profesionalerako azoka
UDAN INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA IKASTEKO BEKA DEIALDIA BATXILERGOKO IKASLEENTZAT
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zabalik dauka datorren udan, 2026an, atzerrian ingelesa, frantseasa edo alemana ikasteko beka deialdia. Informazio gehiago Ikastolako idazkaritzan eta ondorengo loturan:
SAHARARAKO ELKARTASUN BIDAIAREN LEHEN KRONIKA
Batxilergoko 2. mailako ikasleak bueltan ditugu Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara burutu duten elkartasun bidaiatik.
Aurki balorapen kronika ere argitaratuko dute, bitartean, berton zeudela lehen kronika helarazi ziguten
"KONTSUMITZAILE AMORRATUAK"
Batxilergoko 1. mailako Irune Lumbreras Etxebarria ikasleak kontsumismoaz hausnartu du Aiaraldea komunikabidean argitaratu berri duen iritzi artikuluan