OROKORRA
JOLASTOKIEN ERABILERA ETA ORDUTEGIA
Jolas-guneak hainbat familiaren aisialdi esparrua bilakatu direla ikusita, errespetuzko elkarbizitzaren bidean, ondorengo oharrak irakurtzea eskatu nahi dizuegu:
LOTERIA
Gogoratu gaur hasi garela loteria banatzen idazkaritzan eta abenduaren 11a dela jasotzeko azken eguna. Haur Hezkuntzakoen kasuan, azaroaren 26an goizeko 8:30-9:30 eta arratsaldeko 16:00-17:00ak bitartean Haur Hezkuntzako jolastokian jasotzeko aukera eskainiko da.
GAU BELTZA
Beldurrak erre zenituzten? Ikastolan eta herrian egindakoa ikusi nahi?
Saharara joango den ikasle taldeak zozketa egin zuen, sariduna izan zara?
IPARRALDEKO IKASTOLEN ALDE
Zuberoako Ikastolen aldeko saski salmenta eta erre den Arberoako Ikastolaren aldeko elkartasun kanpaina.
PROIEKTU KOMUNITARIOAK
DBH3KO IKASLEEN MEZUA: Gu DBHko 3. mailako ikasleak gara. Aurten proiektu komunitario ikasgaia daukagu (gizarteari eta herriari laguntzeko ikasgaia) eta txakurren abandonoari aurre egiteko proiektu bat martxan jarri dugu. Hori dela eta, beste hainbeste ekintzaren artean, bigarren eskuko azoka bat prestatu nahi dugu. Lortzen dugun diru hori erabakitzeke dugun txakurren egoitza bati emango diogu, haien beharrekin kolaboratzeko. Hori horrela, proiektu hau guk bakarrik aurrera eraman ezin dugunez, eskaera batekin gatozkizue: etxean balio ez zaizkizuen arropak, jostailuak, mantak etab. ekartzea eta idazkaritzan jarriko dugun mahai batean uztea eskertuko genizueke. Mahaia , astearte, asteazken eta ostegunean edukiko dugu jarrita.
Mila esker zuen laguntzagatik.
LAUDIO TXIKI
- 2 urte:
*Basoan ibili dira, tipi-tapa, ikusi nahi?
HAUR HEZKUNTZA
-Haur Hezkuntza, 4 urte:
Ostegunean, azaroaren 7an, Basondora txangoa egingo dute. Irakurri, arretaz, argibideak, mesedez.
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza, 1. eta 2.maila:
Pasa den astean, aurreiritzi eta estereotipoekin amaitzeko tailerra burutu zuten:
-Lehen Hezkuntza, 4.maila:
Urriaren 23an Urkidetzara txangoa egin zuten. Argazkiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean:
DBH
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 3.maila:
Biologia arloan zelulak landu dituzte, eurek sortutako zelulak ikusi nahi?
BATXILERGOA