Skip to main content

2024/25 13 Jolastokien erabilera eta ordutegia

Irudia
JOLAS EREMUAK

JOLAS GUNEEN ERABILPENARI BURUZKO OHARRAK 

Haur Hezkuntzako jolastokia zein Bigarren Hezkuntzako esplanada hainbat familiaren aisialdi esparrua bilakatu da. Arratsaldero, gune horiek zabalik mantentzen ditugu familiek, eta ikasleek bereziki, Ikastola aisialdirako aukera bezala ere goza dezaten.

Erabilpen hori, jakina, Ikastolan darabiltzagun hezkuntza irizpide berberekin jorratu behar da, hau da, une oro eskola  ordutegi barruan darabiltzagun erabilpen eta garbitasun ohiturak jarraitu behar dira:

 

ERABILPEN EGOKIA

 

- Jolastokian dagoen materiala zaindu eta jaso behar da, espazioa txukun gera dadin.

- Oinarrizko garbitasun eta higiene neurriak mantendu behar dira, bai jolastokian baita komunetan ere. Erabili, mesedez, zakarrontziak, hondakinik egon ez dadin.

- Haur Hezkuntzako komunak eta jolastokia arratsaldeko 17:30ak arte egongo dira erabilgarri.

Bigarren Hezkuntzako esplanadaren kasuan, arratsaldeko 18:30ean itxiko da eta  frontoiko komuna da erabilgarri egongo dena (astelehena, asteartea eta ostegunetan 17:30ak arte. Asteazken eta ostiraletan 16:45ak arte) 

- Esparruan aritzeko haurren gutxieneko segurtasun eta erabilpen neurriak errespetatu behar dira: jolastokia inguratzen duen hesi gainera, etxetxoaren teilatu gainera, leihoetako hesira... ez igo.

-Bigarren Hezkuntzako esplanadara ezin da kotxerik sartu, ez bada larrialdi edo baimendutako egoera batean.
 

PARTEKATUTAKO ESPAZIOA
    

Gogoratu,   guztion gozamenerako esparru komunitario hauek modu egokian zaindu beharra dagoela.

Denon esku dago espazio hauek behar bezala mantentzea eta erabiltzea.

Mila esker zuon laguntzagatik. 

Azken zirkularrak

Beldurrak piztu, iluntasuna bizi!
Sahara elkartasun bidaia / Nafarroa Oinez / Bizikidetzarekin konprometituak / Hitzaldi telematikoak / HHrako material bilketa / 5 urtekoen txangoa / LH4ko barnetegia
Mantenurako lan poltsa / Ikastolako mediku zerbitzua / Elkartasun zinema / Gurasoleku agenda / Faktoriako euskara egitasmoa / Gazte talent / Xake eskaintza / Laudio Txikiko gurasoen bilerak / Irakurzaletasuna HHn / LHko…
Kilometroak / Berbataldeak ekimena / Berdintasun fororako izen ematea / Familian euskara sustatzeko hitzaldi telematikoak / Jantokiko menua / Laudioko buruhandiak HHn egon dira / LHko gurasoen bilerak / Aisialdiko hezitzaile…