Skip to main content

2024/25 14 Iparraldeko Ikastolen alde

Irudia
ZUBEROAKO IKASTOLAK

ZUBEROAKO IKASTOLEN ALDEKO PRODUKTU SALMENTA

BERTOKO PRODUKTUEZ OSATUTAKO OTARREAK ZUBEROAKO IKASTOLAK LAGUNTZEKO

2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basaburuan 32 haurrekin, eta Eperra Pettarrean 73 haurrekilan) tokiko produktuekin osaturiko saskiak salgai jartzen dituzte gabonetarako.

Balorazioa egiteko unean, pozik agertzen dira, eta aurten, aldaketarik ez, eta hiru saski berdinekin jarraitzea erabaki dute.
 

Pettarra 50€: Ahate gibela, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak
Arbaila 57€: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisanak eta pastak.
Basabürüa 68€: Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra, eta pastak.

Irudia


Ekimenaren helburuak:

– Zuberoako Ikastolak laguntzea

– Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea

 

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek euskararen transmisioa bermatzen dute. “Euskara susta dezagun Xiberoko Ikastolak lagunduz!”

Laudio Ikastola kanpainako banaketa puntua izango da. Hau da, erosketak on-line bideratuko ahal izango duzu  azaroaren 24ra arte ikaskoli.eus web gunean eta ondoren Ikastolan bertan jaso ahal izango da abenduaren 13tik aurrera.

 

ARBEROAKO IKASTOLAREN ALDE

Elkartasunerako deia Arberoako Ikastola sutetik berreraiki dadin


Donamartirin kokatua den Arberoako Ikastolako hiru eraikinetako bat suntsitu zuen suak astelehen gauean, urriak 28. Ikastolako langileen,
ikasleen gurasoen zein Seaskaren ekimenez, errautsetatik ateratzen laguntzeko manera ezberdinak proposatu dituzte. Elkartasun kanpaina abiatu dute.

 

Irudia

Azken zirkularrak

Laudioko Euskal Jaia / Bekak / Jantoki eta zerbitzu asistentzialeko komunikazioa / EKE ekintzen hasiera / HHko 2. zikloko gurasoen bilerak / LHko gurasoen bilerak / DBH2koen egonaldia Hodarribian
Kulturartekotasuna / EKE ekintzak / Gurasoen Txokoa / Euskalgintza Kontseiluaren boletina / Gurasoleku / Laudio Txikiko gurdien antolaketa / HH3koen etxekotzea / LH6 bilera data aldaketa
Mantentze txandan izena emateko aukera
2026/27rako irteera baimena / Mantentze txanda / Beka deialdia / Lan deialdiak / Jantoki menua eta alergia eta intolerantzien komunikazioa / EKE eskaintza / 2 urtekoen argazkiak / Guraso bilerak / LH1erako argibideak / C1…