Skip to main content

Astekaria 2024.10.01

2024/10/01
Irudia
ASTEKARIA

OROKORRA

JANTOKIA

Urriko menua web gunean ikusgai dago:

 

EKE

Aste honetan hasi dira ekintzak eta ekintzetan parte hartzen ari zareten familiei ondorengo informazioa irakurtzea gomendatzen dizuegu:

 

IKASBARNETEGIA ETA SAHARARA BIDAIA

DBH 4.mailako ikasleek ikasbarnetegia egingo dute udaberrian eta bidaian laguntzeko bonboiak salgai jarri dituzte. Erosi nahi badituzue, DBH4.mailako ikasleekin harremanetan jarri.

 

Batxilergoko 2.mailako ikasle talde batek abenduan elkartasun bidaia egingo du saharar kanpamentuetara. Bidaiaren finantziazioan laguntzeko kamisetak eta poltsak salgai dituzte. Ikastolako komunitateari laguntzeko deia egin nahi diete. Norbaitek erosi nahiko balu ikasleek instagramen duten @roadtobucraa kontuaren bidez egin dezake. Ikastolako sarreran (idazkaritza aurrean) salgai dutena ikusgai dago.

 

LAN DEIALDIA

Garbiketa, jantokiko hezitzailea eta sukaldaria.

 

BOLONDRES DEIALDIA

Caritas elkartetik eskola laguntzarako (astean bi egunez, arratsaldez) bolondres deialdia egin dute. 

 

 

LAUDIO TXIKI

 

 

HAUR HEZKUNTZA

-Haur Hezkuntza, 3 urte:

Gurasoen bileran luzatutako informazioaren laburpena bidaltzen dizuegu.

 

-Haur Hezkuntzako harrera egunetako argazkiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean.

 

 

LEHEN HEZKUNTZA

-Lehen Hezkuntza, 1.maila:

Laudio Udala, Euskaltzaleen Topagunearen bidez, Euskararen Kriseilua egitasmoa martxan jarri du. Zer da?

*Etxeko hizkuntza ohiturek eta jarrerek izugarrizko eragina dute euskararen erabileran, eta helduok eredu garela kontutan hartu behar dugu. Horren inguruan hausnarketa egiteko eta gure etxeetan euskararen garra piztuta edukitzeko sortu da Euskararen Kriseilua egitasmoa.

*Laudioko ikastetxe guztietako LH1eko ikasleen familiek hartuko dute parte. Familia bakoitzak astebetez izango du Kriseilua etxean. Urriaren 25etik azaroaren 29ra arte luzatuko da eta familia guztientzako amaierako ospakizun jaia egongo da egun horretan.

*Izen-ematea urriaren 1etik 14ra egin beharko da https://kriseilua.topagunea.eus/ web-orriaren bitartez. Halere, kartelak jarriko ditugu ikastolako sarreretan QR bidez ere sartu ahal izateko.

 

-Lehen Hezkuntza, 6.maila:

Ikasle batzuk zorri arazoak dituztenez, ondoko arau hauek eta Osakidetzaren argibideak kontuan hartzea eskatzen dizuegu:

 

-Lehen Hezkuntza:

Lehen Hezkuntzan ospautako KiVa eguneko argazkiak web gunean ikusgai daude. 

 

DBH

-Bigarren Hezkuntza, 1.maila:

Ikasle batzuk zorri arazoak dituztenez, ondoko arau hauek eta Osakidetzaren argibideak kontuan hartzea eskatzen dizuegu:

 

-Bigarren Hezkuntza, 4.maila:

Gurasoen bileran luzatutako informazioaren laburpena bidaltzen dizuegu.

 

-Bigarren Hezkuntza, 1. eta 2.maila:

Bizilabe-n, Laudio Udalak antolatutako esperimentazio eta ikerketa tailerrean, plaza libreak geratzen dira, asteazken arratsaldeetan.

Bizilabeko gazteek hainbat arlotako zientzia- eta teknologia-esperimentuak egingo dituzte eta, talde-lanean, proiektuak garatuko dituzte, zientziaren eta teknologiaren esparruak ondo ezagutzen dituzten gidariek bideratutako saioetan. Gainera, Laudioko enpresak eta profesionalak ezagutzeko aukera izango dute gazteek, topaketen eta irteeren bidez.Elhuyarrek eta Laudioko Udalak sustatutako jarduera da.

 

BATXILERGOA

 

 

 

Azken zirkularrak

2024-11-19
Astekaria 2024.11.19
2024-11-18
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna.
2024-11-15
Olentzero eta Mari Domingi 2024
2024-11-12
Astekaria 2024.11.12