Skip to main content

Kiva eguna

Irudia
kiva

KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da eta ikasleek jazarpenari aurre egiteko bideak ikasten dituzte. 

 

Ostiralean KiVa eguna ospatu zuten, horretarako bitarteko ezberdinak baliatu zituzten:

 

-Kiva kanta abestu zuten.

 

 

Kiva Ikastola gara!

 

Jazarpenaren aurka!

 

Ikastolan ta kalean,

eta lagunen artean,

desberdinak garela onartu behar dugu

ta hori da elkartzen gaituena.

 

Zure jokabideak dena alda dezake

tanta batek ibaia osatu dezake

bestea babestera ausartzen dena,

Superheroia da.

 

Goazen, aurrera,

jazarpenaren aurka,

jazarpenaren aurka.

Denon artean,

amaitu behar da,

KiVa Ikastola gara!

 

Errespetatuz ikasi nahi dugulako,

keinu txiki batek dena aldatzen duelako.

Kanta honek zure ahotsa behar du,

ez zaitez isildu!

 

Ikastolan ta kalean,

eta lagunen artean,

bestea babestera ausartzen dena,

superheroia da.

 

Goazen, aurrera,

jazarpenaren aurka,

jazarpenaren aurka.

Denon artean,

amaitu behar da,

KiVa Ikastola gara!

 

Goazen, aurrera,

jazarpenaren aurka,

jazarpenaren aurka.

Denon artean,

amaitu behar da,

KiVa Ikastola gara!

 

KiVa Ikastola gara!

KiVa Ikastola gara!

 

 

-Jolas eremuetan sakabanatutako edo ezkutatuko txartelen bidez KiVa arauak bergogorazi zituzten. Ezkutatutako txartelak topatu ostean, hauek txukundu, ordenatu eta landu zituzten.

ARAUAK

 

-KiVa pina banatu zen.

 

-Bukatzeko gelaz-galea Ikastolako KiVa taldea aurkeztu zen.

 

Aurrerantzean ere errespetuzko elkarbizitzaren alde sakontzen jarraituko dute. Portaera egoki eta osasuntsuen bidean arituko dira.

 

KiVaz gehiago jakin nahi?

 

 

Azken albisteak

Laudio Ikastolak 2026/2027 ikasturterako sukaldari lanpostua eskaintzen du.Eskatzen da: Goi-mailako Sukalde Zuzendaritza Lanbide Heziketako zikloa eta B2 euskara maila.
Ikasturte honetan zehar Laudio Ikastolan, Euskal Herriko beste hainbat Ikastolarekin batera, Familiak Eleaniztasunean egitasmoa garatu dugu HIZPRO proiektuaren ekimenez.
Oporretan euskaraz eta euskararekin gozatzeko baliabide bilduma.
Ekainaren 10ean Laudio Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra burutu genuen 60 bazkide, ordezkatuak barte, bertaratu zirelarik. Bertan, gai-ordenean agertu bezala, ondorengo gaiak jorratu ziren.