Skip to main content

Eskolaz kanpoko ekintzak

2024/09/10
Irudia
ip konta

Irailaren 30eko astean abiatuko da 2024/2025 ikasturterako prestatutako Eskolaz Kanpo Ekintza programa. 

Jarraian, atera diren eta ez diren ekintzen berri eman nahi dizuegu. Beherago eskolaz kanpoko ekintzetan aritzeko hezitzaile lan deialdia ere ageri da.

 

EKINTZAK

ATERA DIREN EKINTZAK

Ekintza hauetan epe barruan izena eman duten guztiak onartuta daude.

KULTURA ESKOLA

TRIKITI ETA PANDERO LH3tik gora

Hasiera eguna: urriaren 2a.

asteazkenero 14:30etik aurrera, Ikastolako liburutegi zaharrean.

(partaide bakoitzari txanda zehatza helaraziko zaio)

 

EUSKAL DANTZAK HH4tik gora

Hasiera eguna: irailaren 30a.

Astelehenetan 16:30etik aurrera.

HH4 eta HH5ekoak dantzetako hezitzailearekin igoko dira goiko eraikinera eta 17:30ean bertan, goian, jaso beharko dituzue.

 

SORMEN ESKOLA

 

DANTZA MODERNOA LH1etik gora

Hasiera eguna: urriaren 1a.

Asteartero 16:30ean, eraikin nagusian

 

ROBOTIKA HH4 - LH1

Hasiera eguna: urriaren 3a.

Ostegunero 16:30ean, eraikin nagusian

HH4 eta HH5ekoak robotikako hezitzailearekin igoko dira goiko eraikinera eta 17:30ean bertan, goian, jaso beharko dituzue.

 

ROBOTIKA LH 2 3 4

Hasiera eguna: urriaren 1a.

Asteartero 16:30ean, eraikin nagusian

 

JOLASAK ETA ARTEA HH 3 4 5

Hasiera eguna: urriaren 1a.

Asteartero 16:30ean, HH2ko eraikinean.

 

IPUIN KONTALARITZA HH 3 4 5 

Hasiera eguna: urriaren 3a.

Ostegunero 16:30ean, HH2ko eraikinean

 

ESKOLA KIROLA

TENIS HH4tik gora

Hasiera eguna: irailaren 30a

Astelehenero, 16:30ean BH eta LHko frontoietan.

HH4 eta HH5ekoak teniseko hezitzailearekin igoko dira goiko eraikinera (BH eta LHko frontoietan) eta 17:30ean bertan, goian, jaso beharko dituzue. Aukera dutenek erraketa ekartzea gomendatzen da.

 

ARETO FUTBOLA  LH 1 2 3

Hasiera eguna: urriak 1

Asteartero, 16:30ean BHko frontoian.

Aldatzeko arropa ekartzea gomendatzen da. Dutxatzeko aukera dago, horretarako eskuoihala, xaboia eta txankletak ekarri beharko dira.

 

KIROL ANITZA HH4-LH2

Hasiera eguna: urriak 2

Asteazkenero, 14:45ean BHko frontoian.

 

IRRISTAKETA  HH5etik gora

Hasiera eguna: urriak 3

Ostegunero, 16:30ean BH eta LHko frontoietan.

HH5ekoak patinajeko hezitzailearekin igoko dira goiko eraikinera eta 17:25ean patinak kentzen laguntzera hurbiltzea eskatzen da.

Irristekaterako patinak eta babestekoak (kaskoa, belaunak eta ukondoak babestekoak..) ekartzea eskatzen da.

 

ESKUPILOTA LH1etik gora

Hasiera eguna: urriak 3

Ostegunero, 16:30ean BHko frontoian.

LH3tik gorakoek lehiatzeko aukera izan dezakete, aurrerago zehaztuko da.

 

Ekintza guztiak eskola ordutegia bukatu eta jarraian egiten dira, ez dago 16:30ean (edo asteazkenetan jantokira) bila etorri beharrik

 

ATERA EZ DIREN EKINTZAK

KULTURA ESKOLA

EUSKAL DANTZAK DBH1etik gora

 

SORMEN ESKOLA

ROBOTIKA LH5etik gora

JOLASAK ETA ARTEA LH1etik gora

 

ESKOLA KIROLA

YOGA HH4tik gora eta DBH1etik gora

 

LAN DEIALDIA

Eskolaz kanpoko ekintzetan aritzeko hezitzaileen lan poltsa osatu nahi dugu. Horretarako haur eta gazteen aisialdirako hezitzaile formakuntza izatea baloratuko da.

Bestalde, euskal dantzetan, dantza modernoan, irristaketan, ipuin kontalaritzan... aritzeko behar besteko gaitasuna izatea ere baloratuko da.

Interesdunek, lan deialdi honetarako  izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko dute irailaren 20a baino lehen.

 

 

 

Azken albisteak

2024-12-20
Euskara irakasten da edo euskaldun aktiboak sortzen dira?
2024-12-18
42 urteko ibilbideari agur esan dio Anabelek.
2024-12-17
Pasa den ostiralean Gasteizen.
2024-12-16
Kirolariak ikastetxeetan egitasmoa.