Ekainaren 3tik aurrera egun erdiko jardueran hasiko dira Haur Hezkuntzako 2 urtetik aurrerako ikasleak.
JANTOKIA
Goizeko jardunaren ondorioz, jantokiaren funtzionamendua asteazkenetako berbera izango da egun horietan.
Data horretatik aurrera jantokia erabiltzen jarraituko ez duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek aurretik komunikatu beharko dute. Horretarako ondoko formularioa bete beharko dute maiatzaren 24a baino lehen:
Ekainean jantoki zerbitzua erabiliko ez duten ikasleek dagokien erregulazioa izango dute uztaileko erreziboan.
IRTEERA ORDUTEGIAK
Ekainaren 3tik aurrera asteazkenetan izan ohi ditugun irteera ordutegiak izango ditugu:
2 URTE: (eskola aukera) 15:00 arte, moldaketak tutoreari komunikatu.
3 URTE: 14:30-14:45 malgua
4 URTE: 14:30-14:40 malgua
5 URTE: 14:40-14:50 malgua
LH 1-4: 14:45
LH 5-6: 14:30etik aurrera bazkaltzen amaitutakoan.
GARRAIOA
Garraio zerbitzuak ere bere ordutegiak moldatuko ditu ekainaren 3tik aurrera.
Ugaora doan autobusa, asteazkenetan bezala, 15:05ean abiatuko da Ikastolatik ikasturte amaiera bitartean.