Skip to main content

ikaSahara proiektua aurrera doa

Irudia
SAHARA

ELKARTASUNA, LAUDIOTIK BUCRAARA 

Laudio Ikastola, ikasturte honetan ere, elkartasun proiektua gauzatzen ari da.

 

Gure ikastolako ikaSahara proiektuak urrats garrantzitsuak ematen jarraitzen du Saharar herriarekin dugun elkartasun-harremanean. Azken asteotan egindako lanari esker, hainbat berri on eta datozen asteetarako deialdi bat helarazi nahi dizkizuegu.

 

BIDALITAKO MAHAIAK HELDU DIRA

Lehenik eta behin, berri on batekin gatoz: urriaren 7an bidalitako eskolako mahaiak eta helduentzako pardelak helmugara iritsi dira. Guk bidalitako ia 50 mahaiak "Madrasa Logroño" eskolara iritsi dira eta hango ikasleek  ikasteko baldintza hobeak izango dituzte aurrerantzean. Bestalde, Gasteizko elkartearekin elkarlean, Bucraako nagusien egoitzarako helduen pardelak ere bidali dira.

IKUSI BIDEOA

 

DIRUA LORTZEKO BIDEOA

Proiektua finantzatzen laguntzeko eta kanpamentuetan egingo ditugun ekimenak aurrera eramateko, bidaia kooperatiboan parte hartuko duten ikasleek crowdfunding bideo bat prestatu dute. Aurten erronka potoloa dute esku artean, 3.000€ lortzea. Laguntzeko prest?

IKUSI BIDEOA

Zuen babesa eta hedapena ezinbestekoak dira erronka hau lortzeko.

 

"IKASLE 1, PRODUKTU 1" BILKETA BERRIA MARTXAN

Abenduaren 4tik 12ra bitartean, ikastolako 40 lagun baino gehiago Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara joango dira bidaia kooperatiboan. Elkartasun bidaia hau baliatuz, eta bertan garatuko dituzten proiektuak bideratu ahal izateko, material bilketa berri bat abiatu dute azaroaren 20ra arte. Ezinbestekoa dugu zerrenda honetako materiala soilik ekartzea, hango beharrei erantzuteko eta garraiatzeko mugengatik.

Beherago gelaka produktu bat zehaztu badugu ere, bada modu orokorrean egiten dugun eskaera bat ere. Ondorengo zerrendako zerbait izanez gero, hori ere jasoko genuke:

* Irabiagailu elektrikoa.
* Baskula digitala.
* Likidotzeko makina
* Frijigailua
* Helduentzako pardelak
* Laberako erretiluak.
* Eskuzko irabiagailuak.
* Dekorazioko tresnak eta gozogintzako moldeak.
* Irinerako tamiza.
* Masa-ebakitzailea.

Gelaka biltzeko materialen zerrenda ondorengoa da:

MAILA
EMAKUMEEN ETXEA
LOGROÑO MADRASA ESKOLA
LT ARKATZAK ETA BOLIAK
HH 3A BORRAGOMAK
HH 3B ZORROZKILOAK
HH 4A MARGOAK
HH 4B ERROTULKIAK
HH 5AESPEZIAK 
HH 5BLEGAMIA 
LH 1AIRINA 
LH 1BAZUKREA 
LH 2AOLIOA 
LH 2BGATZA 
LH 3AEZTIA 
LH 3BKAKAO 
LH 4ATXOKOLATEA (gozogintzarako) 
LH 4BKOKO BIRRINDUA 
LH 5AMERMELADA 
LH 5BFRUITU LEHORRAK 
LH 6AATUNA 
LH 6BOLIBAK 
DBH 1ATUPPER TXIKIAK 
DBH 1BONTZIRATZEKO POLTSAK  
DBH 2AGOILARA NEURTZAILEA 
DBH 3APITXER NEURTZAILEA 
DBH 3BORATZEKO ARRABOLA 
DBH 4AGOZOGINTZAKO MOLDEA 
DBH 4BNAHASTEKO BOL EDO ONTZIAK 
BATXI 1A KOADERNOAK
BATXI 1B KUADERNOAK
BATXI 2AEBAKITZEKO TAULAK 
BATXI 2BLABANAK 

 

BIDAIAREN 3 ARDATZAK

Aurtengo bidaian, bertako errealitatea ezagutzeko aukera izateaz gain, urtetik urtera sendotzen eta zabaltzen ari den elkartasun bidaiko partaideek hiru proiektu zehatzetan hartuko dute:

1) Orain arteko Bucraa herriko nagusien egoitzan.

Bertan baratza egin genuen, ostean egongela eta aurten sukaldea. Nagusien bizi kalitatea hobetzeko asmotan, ugariak izan dira Ikastolak egindako ekarpenak eta bide horretan jarraituko dugu aurten ere.

 

2) Iaz hasitakoa Logroño madrasa eskolan

Iaz eskolako liburutegia baliabidez hornitu genuen. Aurten liburutegia bera margotzeaz gain, eskolako beste zenbait espazio ere txukunduko ditugu. Modu honetan, bertako ikasle eta hezitzaileek ikasteko eta lanerako baldintza hobeak izango dituzte.

 

3) Aurten martxan jarriko dugun Emakumeen etxean.

Iaz "Hijas del sahara" elkartearekin harremanetan jarri ginen eta iaz hasitako elkarrizketei elkartasun itxura eman diegu.  Aurten Aaiungo emakumeekin elkarlana abiatuko dugu. Aaiunen duten emakumeen etxean sukaldaritza tailerra martxan jartzeko hornitu eta txukunduko dugu. Espazio berri hau emakumeentzako izango da, honen bidez bertako emakumeen independientzia eta autonomia landu eta garatu nahi da. 

Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamentuen erdigunean, emakumeek komunitatea eusten duen motorra izaten jarraitzen dute. Emakumeen Etxean Gozogintza taiiler berria abian jartzearekin batera, beste urrats bat eman dugu emakumeentzako benetako aukerak eraikitzeko bidean.

Txoko hau ez da soilik gozogintza eta gozoak egiten ikasteko leku bat; elkartzeko, ikaskuntza partekatzeko eta sororitateaz gozatzeko gunea ere izangoda. Egindako errezeta bakoitza saharar emakumeentzako autonomia, independentzia ekonomiko eta lanbide propio bihurtzeko tresna izatea nahi dugu. Izan ere, emakume batek autonomia irabazten duenean, komunitate osoa eraldatzen da.

 

Gure babes osoa eta elkartasuna berriro ere erakusteko unea da. Eskerrik asko bihotzez ikaSahara proiektua posible egiten duzuen guztioi!

Ekin diezaiogun elkarrekin!

 

 

Azken albisteak

Hautagaien curriculumak irailaren 14a baino lehen bidali beharko dira laudioikastola.eus webguneko lan poltsa atalaren bidez
Sahara elkartasun bidaia / Nafarroa Oinez / Bizikidetzarekin konprometituak / Hitzaldi telematikoak / HHrako material bilketa / 5 urtekoen txangoa / LH4ko barnetegia
Pasaden astean, LH4.mailakoak, Espejoko aterpetxean egon ginen. Aterpea txikitxoa denez, etxean bezala sentitu ginen, gu bakarrik bertan egon izan ginelako.
Trenez hurbildu ziren Laudiotik egun pasa ederra osatuz.