2026/2027 ikasturte hasierarako argibideak
Irailaren 8an hasiera emango diogu 2026/2027 ikasturteari.
Irailaren 25a bitartean ordutegi jarraia izango dugu Haur eta Lehen Hezkuntzan.
DBHn eta Batxilergoan berriz, ohiko ordutegia izango dugu lehen egunetik.
IRAILEKO ESKOLA ORDUTEGIA
Haur Hezkuntzako 4* eta 5 urte eta Lehen Hezkuntza: 9:00etatik 13:00etara (* 4urtekoek sarrera malgua dute 09:00etatik 09:30era).
DBH: 9:00etatik 15:00etara
BATXILERGOA: 8:05etik* 15:00etara (*asteazkenetan sarrera 09:00etan)
26/27 IKASTURTEKO ESKOLA EGUTEGIA
ETXEKOTZEA HAUR HEZKUNTZAN
Haur Hezkuntzako 0, 1, 2 eta 3 urteko haurrek etxekotze aldia izango dute irailean zehar eta talde bakoitzari iraileko ordutegi propioa helarazi zaio.
HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOKO FUNTZIONAMENDUA
Oporren bueltan Haur Hezkuntzako 2. zikloan arituko diren ikasle eta familiok kontutan izan beharko dituzuen hainbat argibide ekarri nahi dizkizuegu gogora:
LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA
Lehen Hezkuntzako ordutegia, orokorrean, 9:00-12:30 eta 14:30-16:30 izango da.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoek, aldiz, 9:00-13:00 eta 14:30-16:30 izango dute.
Asteazkenetan eta goizeko jardunean daudenean 9:00-13:00 ordutegia izango dute.
LH1n hasiko diren familientzako argibideak
JANTOKI ZERBITZUA
Informazioa eta izen ematea:
Jantokiko irteera ordutegia goizeko jardunean eta asteazkenetan ondorengoa izango da:
HH 3 urte: 14:30-14:45
HH 4 urte: 14:30-14:40
HH 5 urte: 14:40-14:50
LH 1-4: 14:45
LH 5-6: 14:30
DBH eta BATXILERGOAn dauden ikasleen kasuan, 15:05ean bazkalduko dute, egunero.
ZERBITZU GOIZTIARRA ETA OSAGARRIA
Informazioa eta izen ematea:
GARRAIO ZERBITZUA
Informazioa eta izen ematea:
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Informazioa eta izen ematea:
IRTEERAK ETA BARNETEGIAK
2 urtetik gorakoek, 2 urtekoak barne, ondorengo galdetegia bete beharko duzue 26/27an egingo ditugun irteera eta barnetegietarako.