Ekainaren 10ean Laudio Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra burutu genuen 60 bazkide, ordezkatuak barte, bertaratu zirelarik. Bertan, gai-ordenean agertu bezala, ondorengo gaiak jorratu ziren.
1. Aurreko Batzarraren aktaren onarpen txostenaren irakurketa.
2. Bazkide bi izendatu Batzarraren akta onartu dezaten.
3. Artezkaritza Kontseiluaren eta Zaintza Batzordearen berriztapena.
- Artezkaritza Kontseilua:
Baja: Iratxe Duarte García
Alta: bi bazkide aurkeztu ziren. Aritz Lili Lecanda eta Beatriz García García. Hurrenkera hurrengoa izan zen:
Aritz Lili Lecanda: 31 bozka lehenengo aukera moduan
Beatriz García García: 29 bozka lehenengo aukera moduan
Modu honetan, Aritz Lili Lecanda artezkaritzako kontseiluko kide izendatzen da eta Beatriz García García lehen ordezko moduan izendatzen da.
- Zaintza Batzordea: kideak urtebetez luzatzen dira.
4. 2025 ekitaldiaren urteko kontuen eta emaitzaren aplikazioaren aurkezpena, eta hala badagokio, onarpena.
2025eko kontuak eta emaitzaren banaketa onartu egin dira, 60 bozka alde eta 0 kontra.
2025ean egindako inbertsio eta hobekuntzak aurkeztu egin ziren.
5. 2026 ekitaldirako Laudio Ikastolaren egoera ekonomikoaren azterketa eta aurrekontuen aurkezpena.
Informazioa eman zen.
Atal honetan, jantokiko kuotaren inguruan hitz egin zen. Jantokiko egoera defizitarioari aurre egiteko eta urteko soldata eta KPI igoerei aurre egiteko 2026/2027 ikasturtetik aurrera 108 €/ikasleko ohiko kuota eta 8€/eguneko ez ohiko kuota moduan ezarri dira. Gaiarekin sortu ziren galderak eta zalantzak erantzun ziren.
6. Zuzendaritzaren txostena.
Zuzendariak LHko eraikina berritzeko arkitektoak egindako proiektua azaldu zuen.
7. Eskari-galderak.