Skip to main content

DBHko ikasleek lehen sorospenetarako oinarrizko prestakuntza landu dute

Irudia
DBH lehen sorospenak

Bigarren Hezkuntzako maila guztietan lehen sorospenen inguruko formakuntza jaso dute ikasleek. Izan ere egoera horien aurrean nola jokatu ikasteak bizitza bat salbatzeko gaitasuna handitzen du.

Heziketa Fisikoko saioetan, besteak beste, Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB/RCP), desfibriladore automatikoaren (DEA) erabilera, eta zaurituak mugitzen eta laguntzen ikastea landu dira. Horrez gain, egoera desberdinetan modu egokian erreakzionatzeko eta laguntza emateko beharrezko trebetasunak ere garatu dituzte ikasleek.

Azken albisteak

Iaz abiatutako "Familiak eragile hizkuntzen erabileran" dinamikari  segida emateko webinar saioa burutuko du Ikastolen Elkarteak datorren azaroaren 17an, asteartea, 18:00etatik 19:00etara.
Gau Beltza / Errigora / Zuberoako Ikastolen saskiak / Euskararen egunerako kamisetak / Jantokiko menua / Argitxo HHko ikasleen etxeetara / Sahara bidaiko gurasoen bilera
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.