Skip to main content

DBH3koek Liburu Ibiltarirako orrialdea idatzi dute

Irudia
liburu ibiltaria

Laudio Ikastolako DBH3ko ikasleek 2026ko Liburu Ibiltaria egitasmoan parte hartu dute. Egindako proposamen guztietatik Oihane Fernandezena txertatu dute liburuan.

Liburu Ibiltaria ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da. Ikasturte honetakoa seigarren edizioa ida eta abenduan abiatu zen Lazkaoko San Benito Ikastolan.

Aurreko edizioetan egin den modu berean, ikastolen jaien antolatzaile diren ikastolez gain beste hainbatek hartuko dute parte. Izan ere Euskal Herri luze zabaleko 22 ikastoletako DBH 3ko ikasleak arituko dira sormena eta elkarlana oinarri dituen ekimen honetan, eta hortaz, ehunaka egile izango ditu aurten ere liburuak kontatuko digun istorioak.

Ikasturte honetan ikasleek EUSKAL HERRIA 2526. URTEAN gaia jorratuko dute.

LAUDIO IKASTOLATIK ARESKETARA

Gipuzkoako ikastolatan txanda pasa egin ondoren, Arabakoetan dugu ekimena egun hauetan. Laudiotik Amurriora bidali dugu eta ondoren Oiaondik Nafarrora egingo du salto ibilbidea Bizkaian amaitzeko, Bilboko Kirikiño Ikastolan.

GEHIAGO IRAKURRI

 

 

Azken albisteak

Kilometroak / Berbataldeak ekimena / Berdintasun fororako izen ematea / Familian euskara sustatzeko hitzaldi telematikoak / Jantokiko menua / Laudioko buruhandiak HHn egon dira / LHko gurasoen bilerak / Aisialdiko hezitzaile…
Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten.
Endika Albinarrate Galindezek lagundu zituen buruhandiak bisitan.
Izena emateko epea zabalik izango dugu urriaren 16ra arte.