Skip to main content

Sukaldari, jangelako hezitzaile eta garbiketako langileen ordezkapenetarako lan-poltsa

Irudia
lan deialdia

Laudio Ikastola sukaldari, jangela hezitzaile eta garbiketako langileen ordezkapenetarako lan poltsa berritzera doa.

Sukaldari lanpostuan Lanbide Heziketako Sukalde Zuzendaritzako Goi Mailako titulazioa beharrezkoa izango da.

Lanpostu guztietan B2 maila besteko ahozko euskara beharrezkoa izango da.

Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da. 

Bestalde, %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Lan-poltsa honetarako izen ematea Laudio Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez, laudioikastola.eus/lan-poltsa , bideratu beharko da.

ESKAINTZEN DIREN LAN BALDINTZAK

Lan-poltsaren bidez Ikastolako jangela eta garbiketa zerbitzuetako langileen ordezkapenak bideratzen dira.

Kontratazioa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen Hitzarmen Kolektiboak ezarritako lan baldintzak haintzat hartuta bideratzen da.

Lanaldia, lanpostuaren arabera, %25etik %100era bitartekoa izaten da.

Sukaldari lanpostuak hilean 1.9148,49€ko soldata gordina du 14 pagatan. Jangela hezitzaile eta garbitzaile lanpostuek, lanaldi osoan, 1.814,64 €koa 14 pagatan.

Lan egutegiak astelehen-ostiral bitarteko lan astea eta neguko, udaberriko eta udako eskola oporrak barnebiltzen ditu.

Azken albisteak

Sahara elkartasun bidaia / Nafarroa Oinez / Bizikidetzarekin konprometituak / Hitzaldi telematikoak / HHrako material bilketa / 5 urtekoen txangoa / LH4ko barnetegia
Pasaden astean, LH4.mailakoak, Espejoko aterpetxean egon ginen. Aterpea txikitxoa denez, etxean bezala sentitu ginen, gu bakarrik bertan egon izan ginelako.
Trenez hurbildu ziren Laudiotik egun pasa ederra osatuz.
Hautagaien curriculumak urriaren 16a baino lehen bidali beharko dira laudioikastola.eus webguneko lan poltsa atalaren bidez