Skip to main content

DBH1ekoak nagusien egoitzan

Irudia
EGOITZA

BELAUNALDI ARTEKO PROIEKTUA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1.mailako ikasleek proiektu komunitarioak izeneko irakasgaia daukate. Arlo hau jendartearen mesederako zerbitzu-proiektu bat sustatzean datza. DBH 1.mailako ikasleek Laudioko nagusien egoitzan egindakoa ezagutu nahi duzue?

 

"DBH 1-eko ikasleok nagusien egoitzara joatea erabaki genuen. Aurretiko lanketa batean, egoitzako zuzendariaren azalpenak jaso eta egoitza bisitatu genituen. Hurrengo asteetan, ikasleon antolaketa baten ondoren, egoitzara joan ginen bertakoekin ekintza desberdinak gauzatzera.

Oso esperientzia polita izan zen, nagusiekin ekintza ezbedinak egin genituen, euskal dantzak dantzatu, mugikorraren erabilera azaldu, bingora jolastu, mimika, esperimentuak, magia…egin genituen.

Guzti honek aukera eman digu oso garrantzitsuak diren errespetua, motibazioa, autonomia, lankidetza… lantzeko.

Egoitzako zuzendaria eta langileak eskertu nahi ditugu, aukera hau emateagatik!"

 

Jarraian, esperientziaren aragazki batzuk ikus daitezke.

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.