Skip to main content

Giza eskubideen defentsa

2024/11/22
Irudia
SAHARA

GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSAN

Azaroaren 18an Laudioko Udalak Giza Eskubideen Defendatzaileen VI. Foro Ibiltariarekin bat eginez, giza eskubideen alde egin zuen. Foro hau Herri Babesarea ekimenaren barruan kokatzen da eta Euskal herritarrak giza eskubideak defendatzearen garrantziaz kontzientziatzea du helburu.

Udalbatzak harrera instituzionala egin zien herria bisitatuko duten erakunde defendatzaileen ordezkariei: Las Mélidas elkarteko Amaranta Margarita Portillo Peña (El Salvador), Guillermo Toriello fundazioko Lin Valenzuela (Guatemala), Defendatzaileak Gara elkartetik Astrid Torres Ramírez (Kolonbia), Saharako Emakumeen Batasun Nazionaletik (Mendebaldeko Sahara) Mansoura Bachari, Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionala (Honduras) elkartetik Diana Carolina Maradiaga Amador eta Palestinako ordezkari feminista Yussi. 

Harrera instituzionala egin aurretik, ordezkari guztiek udalerriko bigarren hezkuntzako ikastetxeak bisitatu zituzten. Ikastolan batxilergoko 2.mailako ikasleekin, Mendebaldeko Saharako eta Hondurasko ordezkariak izan ziren. Ikasleen herrialde hauen errealitatea eta herrialde horietako emakumeen egoera ezagutzeko aukera izan zuten; testigantza entzunez, galderak eginez... . Ederra aukera!

 

Aurten Laudio Udalak gonbidatutako erakunde defendatzaileak hauek izan dira:

  •  Las Mélidas (El Salvador): Erakunde feminista honek emakume heldu eta gazteen jabekuntza sustatzen du, kultura patriarkala eta emakumeen aurkako era guztietako zapalkuntzak zein bidegabekeriak desagerrarazten laguntzeko. Izan ere, aliantza estrategikoak sortzen dituzte mugimendu feministarekin eta mugimendu sozialarekin, naturarekin harmonian dagoen Gizarte bidezkoagoa eratzeko asmoz.

  • Guillermo Toriello (Guatemala): Guatemalako lurralde-aniztasuna kontuan hartuta, tokiko garapenerako prozesuak bultzatzen ditu Bake Hitzarmenen esparruan, eta proposamenak egiteko gaitasuna dauka eraldaketa social eta demokratikoa sustatzen duten erabakiak hartzeko orduan. Honako arlo hauetan lan egiten du: oroimen historikoa, tokiko boterearen demokratizazioa, partaidetzazko landa-garapena eta sare komunitarioa indartzeko prozesua.

  • Defendatzaileak Gara (Kolonbia): Babeserako eremu honek giza eskubideen arloko gobernuz kanpoko erakundeak ditu osagai. Kolonbian indarkeriapean bizi diren talde sozial eta erkidegoen giza eskubideak defendatzeagatik arriskuan daudenen babeserako proposamen integrala garatzea du helburu.

  • Saharako Emakumeen Batasun Nazionala (Mendebaldeko Sahara): 1974an sortu zen, herriak bat egin behar zuela ikusi zuelako, autodeterminaziorako eskubidea lortzeko eta emakumeek Saharako gizartean nahiz garapenean duten protagonismoa agerian jartzeko. Horretarako, besteak beste, emakumeen partaidetza sustatzen dute era bateko eta besteko eremu politiko, soziokultural eta profesionaletan.

  • Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionala (Honduras): Honduraseko giza eskubideen emakume defendatzaileen borrokarako eremu kolektiboa da. Bete-betean lan egiten du, ekintzak bultzatzeko eta ahotsen, salaketen nahiz eskuratutako jakintzaren berri emateko. Emakume defendatzaileak arriskuan daudela jartzen du agerian, eta haien nahiz arriskuan dauden beste batzuen autobabesa nahiz autozainketa jorratzen ditu. Herri-komunikazio feminista garatzen du, irratsaioaren eta sare sozialen bidez haien pentsaera, sentipenak eta egikerak jendaurrean agerian jartzeko asmoz.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

2024-12-11
Laudio Ikastolak, aurten ere, elkartasun proiektua gauzatu du.
2024-12-09
LH 6.mailakoek saria jaso dute.
2024-12-04
365 egun euskaraz.
2024-12-02
Faktoria izan da euren antzokia.