Skip to main content

Elkartasun azoka

Irudia
CRUZ ROJA

Otsailean adierazi bezala, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak buru belarri ibili dira Elkartasun Azokarekin.

 

Hilabete hauetan, dirua bildu eta beharra duten familiak laguntzeko Elkartasun Azoka proiektua burutu dute. Egitasmo honetan parte hartu duten guztiei esker diru nahikotxo lortu izan dute. 

Dirua zertan inbertitu Laudio Udaleko ongizate arloarekin kontrastu ostean, eragile ezberdinekin aztertu ostean, Gurutze Gorriarekin kontaktatu eta zein behar dituzten zerrendatu zuten. 

Zerrenda eskuan, pasa den astean LH 6.maila talde bitan zatitu eta herriko bi dendetara joan ziren. Denda hauetan eskola materiala erosi ostean Gurutze Gorrira joan ziren, ekarpena egitera. Bertan, Gurutze Gorriaren egitekoak azaldu zizkieten. Interesgarria!

Proiektu paregabea, zalantzarik gabe!

 

Azken albisteak

Gau Beltza / Errigora / Zuberoako Ikastolen saskiak / Euskararen egunerako kamisetak / Jantokiko menua / Argitxo HHko ikasleen etxeetara / Sahara bidaiko gurasoen bilera
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.