Skip to main content

Sexualitatea, generoa eta hezkidetza

2024/05/16
Irudia
sexualitate tailerra

Laudioko Udaleko Gobernantza Feminista zerbitzuak antolatu dituen I.Jardunaldi Feministak programaren baitan, atzo Pitu Apariciorekin "Sexualitatea, generoa eta hezkidetza" tailerra izan zuten DBHko 3. eta 4.mailako ikasleek. 

Pitu (Laura) Aparicio Madril eta Bilbo artean dabilen gizarte hezitzailea da. Atzo izandako tailerrean generoa, orientazioa eta identitateak bezalako kontzeptuak landu zituzten, sexualitateari buruzko mitoak eta tabuak desmuntatuz, antisorgailuei, harremanei, desirari, plazerari eta gorputzen garapenari buruzko segurtasun eta zalantza espazio bat sortuz. Jolasetik heziz, mugak, intimitatea, baimena eta maitasun erromantikoa jorratu zituzten, norberaren interakzioen kalitatea hobetzeko.

 

"Oso esperientzia ona izan da, holangoak gehiagotan egin beharko genituzke"

"Gauza berri asko ikasi ditut"

 

"Oso erabilgarria eta interesgarria iruditu zait eta oso ondo pasatu dugu tailerrean. Beste hitzaldi batzuetan ez bezala, honakoa oso dinamikoa izan da eta gauzak ikusi eta esperimentatzeko aukera izan dugu. Tailer hauek ezinbestekoak dira eta askoz gehiago nerabezaroan. Nire ustez urtero gutxienez horrelako tailerren bat egon beharko litzateke, gai desberdinak jorratzen"

"Oso hurbila izan da"

"Espazio eroso eta segurua sortu dugu eta sexualitateaz lasaitasunez aritzeko aukera izan dugu"

"Holango edukiak lantzeko tailerrak egitea ezinbestekoa da"

"Tailerra oso interesgarria iruditu zitzaidan, ez bakarrik gaiagatik, baizik eta Pituren hitz egiteko era edo haren izaera guregan oso hurbila eta barregarria izan zen. Gauza asko eta berriak ikasi nituen, egia ezan gazteak gara eta jakin behar ditugun gauzak dira. Nire ustez holango tailer gehiago egin beharko liratezke, ezinbesteko gaiak azaltzeaz gain etxean, kalean, edo edozein lekutan hitz egiten ez diren gai garrantzitzuak azaltzen eta ikasten ditugulako. Gainera ikasleei atentzioa deitzen dien tailerra da eta gure adinean gertatu ahal zaizkigun gauzak ekiditeko erabil dezakegu. Azkenik esan nahiko nuke tailerretik oso pozik eta interesatua atera nintzela, egon zen giro onagatik."

 

Pituk, gurean 6 ordu igaro ostean, galdera hau luzatu zigun: Zer erantzungo zenioke (maitasuna egiteak maiteminduta egotea suposatzen duela baieztatu duen bati)  maitasuna egitearen eta larrua jotzearen arteko aldea zein den galdetu duen 15 urteko gazte bati?

Pitu gehiago ezagutu nahi duzu? Hemen duzu aukera!

 

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

2024-11-20
Ikastolatik palestinar ume eta nerabeekin elkartasuna.
2024-11-18
Trebatu gura(so) hitzaldi zikloaren lehen solasaldia Kike Amonarriz Gorriarekin.
2024-11-15
"Hablar porno hablar" proiektua DBH3 eta 4koentzat
2024-11-12
Lehen Hezkuntzako 4.mailakoak igerilekuetan.