Skip to main content

Hezkidetzaz Amelia Barquínekin

2024/02/22

2024.02.22.- Atzo sentsibilizazio saioa izan zuten Ikastolako langileek Amelia Barquín Lopezekin.

Ikastolak Berdintasun Plana egin zuen duela 3 ikasturte, 2021/2022 ikasturtean. Hortik abiatuta, Berdintasun Foroa sortu zen etapa guztietako ordezkaritzarekin, familien inplikazioarekin eta ikasleen parte hartzea sakondu beharreko puntutzat dauka talde honek.

Berdintasun Foro hau hilero biltzen da. Une honetako helburu nagusia Hezkidetza Plana egitea da, amesten dugun Ikastola more hori lortze bidean.

Hezkidetza Plana helburu, Hezkuntzako II.Hezkidetza planean (2019-2023) oinarrituta galdetegi ezberdinak egin zaizkio hezkuntza komunitate osoari; ikasleei, langileei eta familiei. Datozen egunetan galdetegi horien ondorioak zabalduko dira.

Bertan ateratako eskaeretako bat  formakuntzaren eta sentsibilizazio tailerren beharra da. Eta Amelia Barquín Lopezekin izandako “Hezkidetza egunerokotasunean. Gogoetak eta erronkak” saio hau horren baita kokatu nahi izan du Berdintasun Foroak.

 

Zer da Hezkidetza? Nola definitzen du Ameliak? Etiketarik gabeko mundua eraikitzea, non pertsona guztiak, maila berean egongo diren euren eskubide eta askatasunekin.

Saioan zehar hausnarketarako hainbat ideia planteatu zituen:

-Nola banatzen dira jolas eremuak?

-Nolakoa da kirol berdinean (atletismoan, adib) nesken ekipazioa eta mutilena?

-Ikastolan zer dugu? Umeak ala neskak eta mutilak?

-Nork pairatzen du presio estetikoa?

- …

 

Ikasleei tresnak eta baliabideak eskaini behar zaizkie, erresistentziak sor ditzaten edo sor ez ditzaten. Ikasleei injustizien aurrean jarrera proaktibo bat izan dezaten erakutsi behar zaie, baita autodefentsa feminista eta erresilientzia ere.

 

Baina nola?  Saioan zehar erabilgarriak diren zenbait adibide praktiko eta baliabide aurkeztu zituen:

-“Body neutral” izanda; gorputza edota itxurari dagozkion iruzkinak ekiditen. Arazoa ez da gorputza, gure begirada baizik.

-Telesail batzuk baliatuz; “We are lady parts”, “Sex education”, …

-Eguneroko bizitzan erreakzionatuz eta ikasleen premiei erantzunez; Adib. Ikasle batek mutil bati marikoia deitu diola, ikasle batek autoestima baxua duela, ohiko maskulinitatetik kanpoko dagoen ikaslea dagoela, … . Zein baliabide ditugu? Zea Maysen bideo bat jartzea, Harry Styles abeslaria baliatzea, OT23ko Juanjo eta Martinen bideoa erabiltzea...

-Kontzeptu nagusiak landuz; patriarkatua, maskulinitatea, feminismoa…

-Jaietan jarduerak zainduz; inauterietan, Ikastolako jaian... genero berdintasuna txertatu.

-Ikasleen erreferenteak izanda; ez gaitezen hain normatiboak izan.

-Neskak eta mutilak berdin tratatuz; ikasleak tratatzeko modu diferentziala kudeatzea eta hitz egiteko modua zaindu.

-Ipuinak erabiliz; Mari Txiki supermerkatuan, Lolaren bizikleta …

-Maskulinitatea landuz; Zer da mutila izatea? “Maskulinitatea. Pol Galofré”  eta bestelako baliabideak erabili. 

-LGTBI kolektiboaz arituz; “Stand up” bideoa,  Naizen elkartearen baliabideak, Miquel Misséren “Transexualidades. Otras miradas posibles” liburua, etab.

 

Baliabideak baditugu, ekin diezaiogun erronkari!

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

2024-11-22
Giza eskubideen defentsan Honduras eta Saharako emakumeen bisita izan dute Batxilergoko 2.mailakoek
2024-11-20
Ikastolatik palestinar ume eta nerabeekin elkartasuna.
2024-11-18
Trebatu gura(so) hitzaldi zikloaren lehen solasaldia Kike Amonarriz Gorriarekin.
2024-11-15
"Hablar porno hablar" proiektua DBH3 eta 4koentzat