Skip to main content

250 kilotik gorako elkartasuna

2024.01.28.- Biba zuek! Ikastolan 250 kilo elkartasun baino gehiago bildu da kutxetan. 250 kilo baino gehiago saharar herrian itxaropenak piztuta jarrai dezan. Eskualdean, Amurrion eta Laudioko supermerkatuetan, 3500 kilo inguru jaso dira. Laudioko Eroskin asteburuan, urtarrilaren 26 eta 27an, egin den elkartasun bilketan batxilergoko 1.mailako ikasleek ere parte hartu dute.

Batxilergoko 1.mailako ikasle talde bat Saharar kanpamentuetara joango da kooperazio proiektu bat burutzera eta honezkero prestaketa lanetan murgilduta daude. Egunotan Laudioko Etawasol saharar elkartearekin bilera burutu izan da, elkarlanerako bideak zabaltzen jarraitzeko asmotan. 

Asteburuan "Aiaraldeko SEADen lagunak" elkarteak antolatutako bilketan Etawasol elkarteak bere ekarpena egin nahi izan du, supermerkatuko orgatxoa betez.

Han edo hemen, segi dezagun saharar herria laguntzen.

Jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez mundu alda dezake - Eduardo Galeano

Azken albisteak

Gau Beltza / Errigora / Zuberoako Ikastolen saskiak / Euskararen egunerako kamisetak / Jantokiko menua / Argitxo HHko ikasleen etxeetara / Sahara bidaiko gurasoen bilera
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.