Skip to main content

"Laudio ezagutzen" taldea liburutegian

2024/01/09

2024.01.08.- Neguko oporren aurretik udal liburutegi berrian izan ziren eta bertako liburuzaina elkarrizketatu zuten.

- Zer egiten da liburutegi batean? 

Gauza asko! Horien artean liburuak mailegatzea, hau da, bertan ditugun liburu zein ipuinak uztea. Liburuak antolatzen ditugu, mailegatzeko prestatzen ditugu eta liburuak eskatzen ditugu ere.

- Nola lor dezakegu liburutegiko txartel bat eta zer egin dezakegu txartel horrekin? 

Lehenik eta behin liburutegiko bazkide izan behar duzu liburua etxera eraman ahal izateko. Bazkide izateko NA zenbakia edo zure datu pertsonalak eman behar dituzu eta modu horretan bazkide txartela lortzen duzu. Txartelarekin aukera duzu liburuak, filmak, komikiak edo aldizkariak hartzeko. 

- Zenbat liburu daude Laudioko liburutegian? 

Zenbaki zehatzaz ez nago oso ziur baina zalantzarik gabe hogeita hamar mila ale baino gehiago ditugu Laudioko liburutegian.

- Ba al dituzue gai espezifikoei buruzko libururik, hala nola, zientziari, abenturei edo animaliei buruzkoak? 

Bai, lehenengo solairuan ditugu. Gai ezberdinetan sailkatuta ditugu apalategiak. Fija zaitezte apalategietan bertan gaiak idatzitza ditugula. 

- Erabil dezakegu liburutegia Ikastolako lanak egiteko? 

Bai, noski baietz! Lanerako mahaiak lehenengo eta bigarren solairuan dituzue. Edonor etor daiteke Ikastolako lanak egitera. 

- Zein da liburutegiko zure atalik edo txokorik gustukoena? 

Txokorik erosoena puffak dituen gelatxoa da. Noizbait han jarri behar zarete irakurtzen! Etzan ahal izateko koltxonetak daude baita, toki ederra da denbora han emateko!

- Liburutegiak baliabideak eskaintzen dizkie ikusmen urritasuna duten ikasleei? Adibidez, braille formatuko liburuak edo audioliburuak? 

Badaude moldatutako liburu batzuk, bai. Hemen bertan ez dago eskaintza handirik baina eskatuz gero, Bilbotik edo beste liburutegi batzuetatik ekartzen ditugu arazorik gabe. 

- Hemen dokumentuak inprima daitezke? 

Ikusi dezakezun bezala hor inprimagailu bat dago. Koloretan eta zuri beltzean inprimatzen dugu eta baita bi orrialde formatu ezberdinetan ere. 

- Zein da liburuteguko zure libururik gogokoena? 

Gogokoena ez dakit baina udaberritik anatomia liburuak irakurtzen nabil. Oso gai konplexua da, zehaztasun handikoa, eta liburuetatik asko ikasten nabil!

 

Herria ezagutzen taldeko kideek liburutegira joateko gonbitea luzatzen digute, bertan zer irakurri badago-eta!

Gainera irakurzaletasuna sustatzeko irakurketa kluba, ipuin kontalaritza saioak... antolatzen dituzte!

 

 

 

 

Azken albisteak

2024-11-22
Giza eskubideen defentsan Honduras eta Saharako emakumeen bisita izan dute Batxilergoko 2.mailakoek
2024-11-20
Ikastolatik palestinar ume eta nerabeekin elkartasuna.
2024-11-18
Trebatu gura(so) hitzaldi zikloaren lehen solasaldia Kike Amonarriz Gorriarekin.
2024-11-15
"Hablar porno hablar" proiektua DBH3 eta 4koentzat