Skip to main content

Jostailu bilketa eta gutun bidalketa

2023.12.27.- Bost urteko ikasleek egun berezia izan zuten iragan ostegunean, abenduaren 21ean.

Batetik, familia edo haur behartsuei emateko erabiltzen ez dituzten jostailuen bilketa egin eta Caritas elkarteak jaso zituen. Elkartasuna lantzeko ekimen aberasgarria! 

Bestalde,  gelakideen artean gabon-gutunak idatzi eta bidali zituzten. Horretarako, herriko posta bulegora joan ziren, bertan zigiluak erosi, gutunetan jarri eta postontzian sartu zituzten.

Poz-pozik ibili ziren!

Azken albisteak

BIZImodu MOREa ekimena / Azaroaren 25ean morez jantzi Ikastola / Guraso bolondresen izen ematea / Seaskako egutegiak / Neguleku eskaintza / Eski asteburua / HH4-5ekoentzako oharra / Don Terentzio eta Doña Tomasa Ikastolan /…
Ohi bezala, LH4ko ikasleek English arloko lehenengo unitatean ogia izan dute jorratzeko gaia.
LH1 eta LH3ko ikasleak Kontsumobidek bideratutako tailerretan aritu dira egunotan Ikastolan.
Bilbora egindako artearen historiari buruzko txangoa esperientzia zoragarria izan zen. Egun hartan, hiriko kaleetan barrena ibili ginen, eta antzinako eraikinak eta eskulturak ikusi genituen.