Skip to main content

Lan deialdia

2024/01/24

Laudio Ikastolak  ondorengo lan eskaintza osatu du:

GARBIKETA ETA JANTOKIKO HEZITZAILE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA

Laudio Ikastolak garbiketa zein hezitzaile lanetan aritzeko lanpoltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere. 

HAUR HEZKUNTZAKO HEZITZAILE / IRAKASLE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA

Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Hezitzaile teknikaria edo Haur Hezkuntzako magisteritza gradua.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

Lan eskaintza hauetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da urtarrilaren 29a baino lehen.

 

Azken albisteak

2024-04-25
Bizilabe, zientzia eta teknologiarekiko interesa pizteko aisialdi-eskaintza.
2024-04-24
Ekainaren 22an Ikastolen Elkartea osatzen dugun 114 Ikastolok gure VII.Batzarra  ospatuko dugu Iruñean.
2024-04-23
Liburuaren nazioarteko eguna eta Juul kanpaina
2024-04-22
Laudio Ikastolak argi itzalketan parte hartu du.