Skip to main content

Ikastolen VII.Biltzarra

Irudia
biltzarra

Ekainaren 22an Ikastolen Elkartea osatzen dugun 114 Ikastolok gure VII.Batzarra  ospatuko dugu Iruñean. Bertan, etorkizunean nahi ditugun ikastolak zirriborratuko ditugu, datozen urteotan izango ditugun erronkei aurre egiteko hausnarketa partekatuaren eta gure bidea gidatuko diguten helburuen zehaztapenaren bidez.

Orain dela bi urte “BIHAR” prozesuan eztabaidatutako “endekalogoa” oinarria izanik, Ikastolen Elkarteak NONDIK GATOZ, NON GAUDE eta NORA GOAZ  txostenak landu ditu eta txosten hauetatik aterako dira Iruñeako Batzarrean bozkatuko diren erabakiak.

Prozesu honen garrantzia agerikoa denez, ezinbestekoa da Laudio Ikastola osatzen dugun kideon parte-hartzea. Hori dela-eta, aurrez aurreko asanblada bi antolatu ditugu, apirilaren 10ean eta  24an.

Bilera hauetan hiru txostenetako edukiak aurkeztu eta irakurketa partekatua landu ditugu. Baita hiru txostenen inguruan ekarritako ekarpenak eta emandakinak eztabaidatu ere. 

Hezkuntza komunitatea ordezkatzen dugunon ekarpenak jasotzeko gune ezinhobea!

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.