Skip to main content

LH4koak Bizilabe tailerrean

Irudia
BIZILABE

Bizilabe Laudioko udalak Elhuyarrekin batera 2022an martxan jarritako aisialdi-eskaintza da. Haur eta gaztetxoen (0-14 urte bitartekoak) zientzia eta teknologiarekiko interesa eta zaletasuna pizteko helburua du Bizilabek eta, bide horretan, talde-lanean, esperimentu eta proiektuak egiteko aukera izan dute Lehen Hezkuntzako 4.mailakoek egunotan izan dituzten tailerretan.

Ekimen honen bidez, zientzia eta teknologia gaiak landu dituzte; biologia, kimika, fisika, programazioa, teknologia, etab. Nola? zenbait esperimentu eta jarduera eginez.

Esperimentatu, ikertu eta sormena garatu!

 

Bestetik, ikastetxe ezberdinen artean egindako topaketaren inguruko informazioa hemen ikus dezakezue.

Azken albisteak

Gau Beltza / Altxa Burua familien akordioa / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Errigora / Zuberoako otarrak / Euskararen egunerko kamisetak / HHko jantokiko oharra / Totebag tailer berdinzalea / EHIren estrategia digitala…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.
Iaz abiatutako "Familiak eragile hizkuntzen erabileran" dinamikari  segida emateko webinar saioa burutuko du Ikastolen Elkarteak datorren azaroaren 17an, asteartea, 18:00etatik 19:00etara.