Skip to main content

Argi itzalketa

Irudia
argi itzalketa

Laudio Ikastolak Eskolako Agenda 2030ean parte hartzen du Aiaraldeko beste ikastetxe batzuekin batera, eta, konkretuki, 7. GJH (Garapen Jasangarriko Helburua) “Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria” hobetzeko lanetan ibili gara aurreko ikasturtetik.

Pasa den ikasturtean hainbat ekintza proposatu genituen 7. GJH-a modu aktiboan jorratzeko, aurten aukeraketa egin dugu eta hilabete hauetan zehar elkarlanean ibili gara ekintza praktikan jartzeko. “Energia aurreztu, Aiaraldea babestu!” lemapean energia aurrezteko sentsibilizazio kanpaina bat martxan jarri dugu, eskualdea hobetzen laguntzeko helburuarekin eta, zehazki, gure herrietan ingurune gero eta jasangarriagoak bultzatzearen alde.

Horretarako, besteak beste, dekalogo batean barne bildu ditugun energia aurrezteko hainbat aholku aztertzen eta lantzen egon gara. Hori dela-eta, hilabete hauetan egindako lana ikastetxetik haratago zabaltzeko eta herritarren parte hartzea zein konpromisoa bultzatzeko, gaur kalera atera gara.

Apirilaren 22a, Ama Lurraren Nazioarteko eguna izanda, argi itzalketa burutu dugu Herriko Plazan. Iluntze aldera, plazako argiak itzali ditugu energia aurreztearen alde, planeta osasuntsuago bat izan dezagun.

Bertan ikasleen energia aurrezteko gomendioak plazaratu eta bertsoak abestu dituzte.

Ingurugiroaren alde egitea denon esku dago!

 

Azken albisteak

Aurtengo Euskadiko Filosofia Olinpiadan Maialen Abezia Martin ikasleak aurkeztutako bideoa finalista gelditu da.
Iragan martxoaren 12a ez zen ohiko eskola egun bat izan DBH 2. mailako ikasleontzat. Liburuak eta motxilak alde batera utzi eta herriko nagusien egoitzara joan ginen, goiz magiko bat konpartitzeko asmoz.
Hiruhilabete honetan zehar, LH6.mailako ikasleak proiektu zoragarri batean murgildu dira, MERKATU SOLIDARIOA.
Lehen Hezkuntzako 3. Mailako ikasleek Eroski Fundazioak eskaintzen duen “Hazteko energía” tailerrean parte hartu dute Laudioko Eroskira bisita eginez.